UKE erakundeak ‘Aste Santuko Kirol Kolonietan’ 80 plaza eskainiko ditu 6 urtetik 13ra bitarteko haurrentzat

20.03.12
Kirolak

Udal Kirol Eraklundeak (UKEk) laugarren urtez jarraian antolatu ditu “Aste Santuko Kirol Koloniak” aisialdiko kirol programa, 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Programak, kirola egitea sustatzeaz gain, opor garaian familia eta lana uztartzen lagundu nahi du. UKE-k, laugarren urtez jarraian, “Aste Santuko Kirol Koloniak” ekimena abiarazi du, aurten 80 plaza eskainiko dituelarik. Kopuru hau joan den urteko berbera da eta bere erakargarritasuna burutzen diren joko eta jolas mordoan kokatzen du. Abonatuak direnak 26,45 euro ordaindu beharko dituzte 4 egunetarako, eta abonatuak ez direnek, ordea, 38,45 euro. Koloniak apirilaren 10, 11, 12 eta 13an gauzatuko dira, goizeko ordutegian.

Kolonia hauek urteko sasoi honetan sortarazten den eskariari bidea ematea dute xede, eskolako opor garaian herri mailako jarduera eskaintza aberastea ahalbidetzen duelarik.

UKEko presidenteordeak, Miguel Ledesmak, “ekimen honek arrazoi bat zein bestea dela medio Aste Santuko opor garaian Ermun geratu behar direlako gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du” azaldu du.

“Aste Santuko Kirol Koloniak” programak kirola eta entretenimendua elkartzen ditu, ariketa fisikoa sustatzen du, eta, aldi berean, oporretan familia eta lana uztartzen laguntzen du. Ekimena 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta, eta osotasunean, M. A. Blanco Udal Kiroldegian egingo da, baina baliteke izena ematen duten haur kopuruaren arabera programa hau Betiondoko Kirol Guneko kirol esparruetara hedatzea.

Programa hau euskaraz egingo da, apirilaren 10, 11, 12 eta 13an, goizez, 09:30etik 13:30etara.

Neska-mutilen irteerako ordutegia bere horretan mantentzen da, hots, eguerdiko 13:30etan, familia eta lana hobeto uztartu ahal izateko.

Opor kirolzaleak Ermuan

Miguel Ledesmak “aurten Aste Santuko Kirol Kolonietan parte hartzen dutenek, besteak beste, igerilekuko joko, badminton, minisaskibaloi, minieskubaloi, musikoterapia, itsuentzako futbola, aretoko hockey, txiki dantza, yoga eta beste hainbat burutu ahal izango dutela” zehaztu du.

Jardueran interesa duen orok datorren asteazkenetik aurrera, hilak 21, izena eman ahal izango du, goizeko 08:00etatik aurrera, M. A. Blanco Udal Kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean. Izen-emate epea apirilaren 3an, asteartea, bukatuko da.

Abonatuak direnak 26,45 euro ordaindu beharko dituzte 4 egunetarako, eta abonatuak ez direnek, ordea, 38,45 euro. Eskaintza 80 pertsonentzako zabalik dago. Koloniak martxan jartzeko gutxienez 30 parte hartzaile behar ditu.

Jardueren programa
Asteartea · apirilak 10 Asteazkena · apirilak 11 Osteguna · apirilak 12 Ostirala · Apirilak 13
Aurkezpen eta kooperazio-jolasak Zirku tailerra Beisbol Fresbee hockey eta proba zirkuitua
Minieskubaloia eta miniatletismo Euskal pilota: Xare eta zesta punta Tenis eta badminton Euskal pilota: Esku pilota eta pala
Txikidantza eta jolas Motorrak Pilates txiki Norbanakoaren defentsa Musikoterapia
Herri Kirolak: Lokotxak, soka-tira eta jolas tradizionalak Minibasket eta minirugby Ur jolasak Irristaketa

Programa honek aldaketak izan ditzazke parte hartzen duten pertsonen edota bestelako baldintzengatik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke