Euskararen etorkizunari buruz Aristi eta Artolaren iragarpena, Berbetan jardunaldietan
Euskaren inguruko gogoetak zabaltzeko xedea duten ‘Berbetan’ jardunaldiek bere bidea amaitutzat emango dute dute gaurko egunean. Egitarauari amaiera emateko ekitaldia egingo baita arratsaldean. Arratsaldeko zazpietatik aurrera hitzaldia egingo da Lobiano Kultur Gunean. Horretan "Euskararen etorkizunari buruzko iragarpena" izenburupeko hitzaldia eskainiko dizkigute Urko Aristi eta Maite Artola kazetariek. Lehenengoa eguraldia aurkezten du ETBn dugu eta bigarrena Euskadi Irratiko esataria. Bikotearen eskutik etorkizunari begira euskarak izan dezakeen ibilbideaz mintzatuko dira, euren esperientziak eta iritziak bertan diren pertsona guztiekin partekatuko dituzte. Esan bezala, hitzordua Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan.
Berbertan jardunaldien XII. edizioaren antolatzaile izan dira Udal euskaltegia, AEK, Euskal Birusa Kultur elkartea eta herriko Eskolabarri eta Anaitasuna ikastetxeek,:
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko