Ongaraik bere Eskola Liburutegia zabaldu du
Liburutegi hau Eskola Liburutegiak Dinamitzatzeko Planaren emaitza da, udal Liburutegiaren bitartez gure Udalak eta irakasleen klaustroak bultzatu dutena
2011. urteko azken hiruhilabetekoan udal Liburutegiko langileek, udal Hirigintza Alorreko Zerbitzuekin koordinaturik, xahuketa, katalogazio, antolaketa, ikasleriaren formakuntza eta espazioetako egokitzapen lanak burutu ditu (altzariak, margotze lanak, seinaleztapen-sistema, etab.), ikastetxe honek eta bere inguruak, ikasleen irakurzaletasuna sustatzeko toki aproposa izan dezaten, informazio-iturriak erabiltzen ikas dezaten eta bi zeregin hauetan irakasleen nahiz gurasoen parte-hartzea suspertzeko gunea izan dadin.
Ongarai Eskolako Eskola Liburutegiako funtsa bibliografikoak 2.125 ale osatzen dute, heren bat gaikako obrak dira gainontzekoak haur eta gazte literatura, gehienak euskaraz. 1.500 liburu inguru geletan daude, eta gainerakoak Liburutegian bertan. Udal Liburutegiak 30 liburu eman ditu eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak bidali duen 266 alez osatutako lote bat lortu du.
Liburutegian 30ren bat aulki daude, 5 mahaitan banaturik, eta ekintzetarako erabilera anitzeko gune bat. Katalogoko funtsa gaika antolatu da, testu liburuetan erabiltzen diren signatura berdinak erabiliz, liburuak bilatzea errazagoa izan dadin. Irakurketa liburuak adinka eta koloreka antolatu dira eta apalategi guztiak era argi eta errazean seinaleztatu dira, materialak erabiltzea ahalik eta praktiko eta erosoen izateko.
Espazio honen erabilera eskola orduetan ikasturte honetan irakasle eta ikasleen ohitura bihurtzen ari da eta berehala Baikal osteko ordutegian irekiko da jangelako begiraleen laguntzaz. Ongarai Eskolako zuzendaritzak familien laguntza zerbitzua suspertzeko asmoa dauka liburutegia eskolaz-kanpoko ordutegian ireki dadin.
Eskola Liburutegi hau zabaltzeak, zeini Udalak Udal Liburutegiko langileen 300 lanordu inguru zuzendu dizkion, eskolan egiten den irakurzaletasuna sustatzeko zeregin pedagogikoaren sostengua da, zeini ikasleriak, irakasleriak eta familiek aterako diote etekina, adierazi dute Kultura Alorretik. Gainera, Liburutegiko langileek Ongarai Eskolako hileroko aholkularitza eskainiko diote liburutegian lan egiten duten pertsonei. Azkenik, Kulturako Zinegotziak, Lorena Lópezek, Ongarai Eskolako zuzendaritza-taldeari eta klaustroari beren partaidetza eskertu die, hori gabe ezinezkoa izango baitzen proiektua halako arrakastaz burutzea.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat