Idazleak dakarzkiguten Topaketa literarioak hastear liburutegian

22.03.12
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikaslegoari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Elkartze hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna sustatzea da.

Martxoan hiru idazle hurbilduko dira Ermura. Alde batetik Yolanda Arrieta, zeinek Anaitasuna Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin bere liburua “Oinutsik jauregian” partekatuko du martxoaren 23an. Ramón García idazleak, hilak 28an, Eskolabarriko 3. mailako ikaslegoarekin bere liburua “El diario solidario de Renata”. Amaitzeko, martxoaren 30ean, Patxi Zubizarreta idazleak bere liburuak “Lapurrak zooan” eta “Hiru lagun” Ongarai Eskolako 2. eta 4. Mailako ikasleekin partekatuko ditu.

Apirilean, Aitor Arana idazleak topaketa hauek itxiko ditu Eskolabarriko 2. zikloko ikasleekin bere liburua “Klaudia eta baloien sekretua”z hitz egin eta gero. Tpaketa hau hilaren 17an izango da.

Liburutegiak urtero koordinatzen ditu topaketa hauek ikastetxeekin, horiek Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen laguntzaz antolatzen direlarik. Ekintzaren onurarik handien lortu ahal izateko aldez aurretik liburua gelan irakurri eta lantzea komeni da. Lan hau eginda emaitza onak lortzen dira, eta horrela erakusten dute aurreko edizioetan jaso diren gogobetetasun inkesten datuei begiratzen badiegu, zeinetan 9ko bataz bestekoa lortu da, 1etik 10era arteko.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango