Herriko hirugarren duatloiari hasiera emateko prest!

23.03.12
Kirolak

Ermuan kirola izango da nagusi biharko egunean. Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak herriko hirugarren duatloi proba antolatu du. Proba bikoitzaz gozatzeko aukera izanen dugu: goizean duatloi txikian parte hartuko duten benjamin, alebin eta infantilekin eta arratsaldez, kirolari helduekin. Bigarren horretan, antolatzaileek berrehun parte hartzaile baino gehiago biltzea espero dute. Ostots taldeak duatloi proba konbinatua antolatu du, bihar martxoaren 24an jokatuko dena, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ostotsek antolakuntzan gure Udalaren, UKEren, Triatloi federazioaren laguntza du. Proba hori Euskadi eta Nafarroako txapelketaren barne txertatzen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, amaitu auirretik beste 2,5 kilometro korrituz. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko bostetan. Trantsizio gunea Orbe Kardinalaren plazan egongo da.

Duatloi honetan triatloi lizentzia indarrean dutenek pertsonek bakarrik korritu ahal izango dute federaturik ez dauden pertsonen izen-emateak ez baitira onartuko. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunearen bidez egin behar dira eta bankuko ordain-txartela erabilita, ez baita beste ordainketa modurik onartuko. Izen-emateak 23 euro balio du eta gehienez ere 240 kirolari onartuko dira. Antolatzaileek 2100 euro banatuko dituzte saritan. Eta kirol materiala eta opariak zozketatuko proba amaitzen duten guztien artean.

Probari buruzko edozein motatako informazio edo argibiderik behar izanez gero, interesatuek 629860687 telefonora deitu dezakete izen-ematea zabalik dagoen egunetan eta 18:00etatik 19:30etara bitartean.

Materialaren kontrola 15:00etan hasiko da, boxeetako ateak 15:45etan zabalduko dituztelarik. Derrigorrezkoa da iraungi gabeko lizentzia edo lizentzia gainean eraman ezean, ENA-a aurkeztea boxeetara sartzeko. Proba amaitzean, eta materialaren erretiratzea egokia ziurtatzeko, probako dortsala aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da