Euskadiko jubenil nesken eskubaloi txapelketa Ermuan jokatuko
Errotabarri eskubaloi taldeko neska jubenilek, Euskadiko txapelketa jokatuko dute aste honetan. Txapelketa hori Ermuan bertan jokatuko da asteburuan, taldea anfitrioi aukeratu baitu federazioak. Txapelketa ostiraletik igandera bitartean jokatuko da eta horretan nor baino nor arituko dira Euskadiko ligan jokatzen duten lau talde. Fase finala Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Laukotea, Lauko Elgoibar, Aiala Zarautz, Athletico Basauri eta Errotabarri taldeek osatzen dute. Ermuarrak etxean jokatuko dute, M.A.Blanco udal kiroldegian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.
Errotabarri elkartea ilusionaturik dago taldeak aurrera egingo duenaren esperantza du, estatuko txapelketarako taldea sailkatzea lortu dezakeelako. Txapelketa etxean bertan jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkarteak Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak jarraitzera joan daitezen, bihartik igandera bitartean.
Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan jokatuko duten taula uzten dizuegu ondoren:
- Martxoak 30, ostirala
- 18:15etan: Lauko Elgoibar- Ath. Basauri
- 20:00etan: Aiala Zarautz - Ermuko Errotabarri
- Martxoak 31, larunbata
- 17:30etan: Aiala Zarautz - Ath. Basauri
- 19:30etan: Ermuko Errotabarri – Lauko Elgoibar
- Apirilak 1, igandea
- 10:15etan: Lauko Elgoibar- Aiala Zarautz
- 12:00etan:Ath. Basauri – Ermuko Errotabarri
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da