Xakeari buruzko irakurgai eta ikus-entzunezko gida

28.03.12
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak xakeari buruzko liburu, filma, ikus-entzunezko eta web estekak batzen dituen gida bat argitaratu du,.Gida hau joku/kirol honetara hurbiltzeko Ermuko Xake Taldearen laguntzaz Liburutegiak hilero antolatzen duen ekimenaren osagarri bezala pentsatu da.

Sei ataletan banatuta, gidak jokua eta bere fase ezberdinei buruzko liburuak batzen ditu (hasiera, joku erdia, amaiera), literatura, eta xakea argumentu nagusia edo gaia duten filmak.

Multimedia materialak nabarmentzen dira, gehienak jokuaren hastapenei buruzkoak, musikari buruzko aipamenak, eta azkenik, erreferentziazko web-en atala (taldeak, federazioak, foroak, partiden emankizunak eta on-line jokua), baita xake, hezkuntza eta sormenaren inguruko Facebook talde bat ere.

Gidaliburua ixteko: Goizak Xakean jardueraren ekintzen aipamena eta erreferentziak emanez lagundu diguten adituentzako esker onak (Leontxo García kazetari eta xake-jokalaria esaterako), eta materialak aukeratzeko kontsultatu diren iturrien zerrenda (blog, web, foro eta abarrak).

Gidak batzen dituen material gehienak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean aurki daitezke eta, beraz, edozein bazkiderentzat eskuragarri daude.

Gida hau Goizak Xakean ekimenean parte hartzen duten guztiei paperean inprimatuta emango zaie eta Liburutegiko webgunean eskuragarri egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat