Etxeko langile eta enpleguaz aholkularitza eskaintzeko zerbitzu espezifiko berria

30.03.12
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko alorrak aholkularitza zerbitzu espezifiko berria egiten du, hala etxeko langileentzat Nola horiek enplegatzen dituztenentzat. Zerbitzuaren xedea kolektibo horren egoera erregularizatzen laguntzea da, legerian -1620/2011 Errege dekretuan- xedatutakoari jarraiki. Aipatu legean ezartzen denez etxeko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean integratu behar baitira. Araudi berriak eskubide gehiago eta hobeak aitortzen dizkio kolektiboari , ahal den kasurik gehienetan Langileon Estatutua aplikagarria izanik, mota horretako kontratazioetan egonkortasun eta gardentasun gehiago sartuz.

Aipatu Errege Dekretuan alderdien arteko kontratu eta harremanak erregularizatzeko sei hilabete daudela –ekainera artean- ezartzen da. Nolanahi ere, araudia korapilatsua suertatzen da langile nahiz enplegatzaileentzat eta, horregatik, aurreko kontratuen egoerak erregularizatzeko eta berriak egiteko arreta espezifikoa eskatzen beharrezkoa izanen ari da.

Gai eta kontratu hauen inguruan edozer galdetu nahi duen pertsonak aldez aurreko zita eska dezake Toki-garapeneko alorrean; bertako 943 179151 telefonora deituz edo Bizkaia Etorbidean dagoen Torreta Etxea eraikineko bulegora joanez, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara arteko ordutegian.

Zerbitzuaren helburuak

Interesdunei araudi berriaren inguruan eta eskubide eta betebeharrei buruz aholkatzea: soldata, lanorduak, oporrak, lan-kontratua, ordainduta dauden baimenak, gizarte segurantzako alta, eta abar…

Informazio eta aholkularitza zerbitzu honetan lan-kontratuen eta gainerako egoeren inguruan erabil daitezkeen agiriak interesdunen esku jarriko dira, esaterako: nominak, kitatzeak, kontratuan atzera egitea, araudiaren laburpena, eta abar…

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat