2012ko Santixauak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu Kulturak
Udal kultur sailak 2012ko ‘Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu eta lehiaketa ireki berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 9ra bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bat etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte, aurkeztutako lan guztien artetik. Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea.
Lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen portada ere izango da. Oinarrietan jasotzen denez kartela egiteko erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira. Originalak udal Erregistroan –Abiapuntu bulegoan-, Komentukua kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan