Imagen
Apirila, irakurtzeko hilabetea
02.04.12
Udal Liburutegia
Apirilean, Ermuko udal liburutegiak artean irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekimen antolatuko ditu: iPad-en mailegua irakurgelan, herriko liburudendetan deskontuak liburutegiko bazkide txartela erakutsiz, Irakurketa Klubetako hitzorduak eta Aitor Arana idazlearekin izango den topaketa, besteak beste.
- Apirilaren 2an, astelehena, Haur Liburuaren Eguna ospatzeko, Hans Christian Andersen egilearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko, berak idatzitako ipuinak irakurri, ikusi eta entzun ahal izango dira arratsalde osoan zehar.
- Helduentzako euskerazko Irakurketa Kluba apirilaren 16an bilduko da, non Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea komentatuko den.
- Apirilaren 17an, asteartea, Aitor Arana idazlea Eskolabarriko 2. zikloko ikasleei bere liburua Klaudia eta baloien sekretuaz hitzegingo die.
- Helduentzako erderazko Irakurketa Kluba hilaren 18an bilduko da, duela gutxi hil den Ermuko idazlearen Toni Torpedo liburua komentatzeko.
- Gainera, apirilaren 21ean, larunbata, 12:30ean, Goixak Xakean ekimena burutuko da liburutegian Ermutarrak Xake Taldearen laguntzaz.
- Umeentzako Bularretik Mintzora Irakurketa Kluba, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat eta euren gurasoentzako ekimena, egun horretan bilduko da ere, goizeko 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Gunean.
- Apirilaren 23an, astelehena, Liburu eta Irakurlearen Eguna, gure liburutegiko mailegu zerbitzua erabiltzen duten bazkide guztien artean liburu eta sarrerak zozketatuko dira, eta irakurzaletasuna euskeraz suspertzea helburu duen Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainari hasiera emango zaio.
- Gainera, apirilaren 2an eta 23an, Xiripot eta Maribel Liburudendetan, liburuak erostean Liburutegiko bazkide txartela erakustean deskontuak lortu ahal izango dira.
- Apirilaren 16tik aurrera liburutegiak, ordenagailu portatilen maileguaz gain, 3 iPad eskainiko ditu irakurgelan bertan erabiltzeko herritarrei irakurketa euskarri berriak hurbiltzeko asmotan.
Lotutako albisteak
Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat