Zure panpinak eta kotxeak automatizatzeko etor zaitez Izarra Centre-ra!
Zortzi urtetik hamabira arteko adina baduzu eta objektuei mugimendua eman nahi badiezu, horiek argia edo soinua izan dezatela nahi baduzu, leku aproposean zaude. Gara ezazu zure sormen ahalmena eta ikas ezazu objektuak automatizatzen.
PicoCricket tailerretan 8 eta 12 urteko umeek egindako sorkuntzak mugituko dira. Toki Garapeneko Alorrak urtero antolatzen duen Toki Garapeneko Astean, apirilaren 23an arratsaldean, bi PicoCricket tailerrak martxan ipiniko ditu. Toki Garapen Alorrak gazteentzako tailerra antolatu du, non kreatibitate gaitasuna garatu ahal izango duten teknologia berrien laguntzaz eta modu dibertigarrian.
Tailer hori Izarra Centre-ren egingo da apirilaren 23an- eta saio bi izango ditu. Lehenengoa lau eta erdietatik bost eta erdiak arte eta bigarrena, segidan egingo da eta 17.30tan hasiko da eta 18.30tan bukatuko da.
Tailer horretan bi ordenagailu eramangarriak eta PicoCricket izeneko programa erabiliko dira. Horiekin oinarrizko objektu eta makina dibertigarriak eratuko dira, zeintzuk elkarri eragingo dioten, buelta eman, argiak piztu, soinuak egin eta elkarrekin komunikatu ahal izango duten. PicoCrikect programa Lego izeneko jostailuan oinarritzen da, nahiz eta maila eta eremu artistikoago batean jardun, argiak eta soinuak erabiltzen baititu.
Ekimena interesgarri baderitzozu eta parte hartu nahi baduzu, eman izena Toki Garapeneko Alorran 943179151 telefonora deituz (8tatik 15ak arte) Lekuak mugatuak dira. Anima zaitez!
Beheko informazio gehiago loturaren bidez tailerraren kartela ikus daiteke.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena