Errotabarri Eskubaloi taldeko neska gazteek Euskadiko emakumeen txapelketa irabazi dute

03.04.12
Kirolak

Errotabarri eskubaloi taldeko neska gazteek Euskadiko txapelketa irabazi dute, azken fasea Ermuko Miguel Angel Blanco kiroldegian jokatu eta gero.

Hainbat agintariak txapelketan egon dira. Besteak beste, Espainako hautatzailea, Jorge Dueñas, Euskadiko Selekzioaren kadete-mailako hautatzailea, Rakel Varela, Euskal Federazioaren Virto, Juan Carlos eta Pascual, Bizkaiko Federazioaren Carmen Braun eta Rafa eta, nola ez, Ermuko Udalaren kirol-zinegotzia, Miguel Ledesma.

Asteburuan zehar eskubaloi-jokalariek kiroldegian bildutako zaleen elkartasun-adierazpen ugari jaso dituzte. Neskek ikusleen laguntzari erantzun onena itzuli diote, hau da, txapelketa irabaztea. Gainera, ereduzko moduan egin dute: hiru partidak irabazi dituzte, 88 gol sartu dituzte eta 70 gol besterik ez jaso dituzte.

 

Naryirt De la Cruz, txapelketaren atezain onena

Euskadiko txapelketa gutxi izango balitz, Errotabarri Eskubaloi taldeko neskaren batek txapelketa irabaztera lagundu duten trofeo garrantzitsua lortu du. Euskadi txapelketaren atezain onenaren trofeoa irabazi du.

Hori dela eta, bai Ermuko Errotabarri taldea bai Aiala Zarautz KE taldea Espainiako lehenengo sektorean jokatzeko sailkatu dira.

Jarraian, txapelketaren azken fasearen sailkapena eta partiden emaitzak erakusten ditugu:

  • Sailkapena. Azken fasea
    Postua Taldeak J Etxeko partidak Kanpoko partidak AG KG Puntuak
    I B G I B G
    1 Errotabarri Eskubaloia 3 1 0 0 2 0 0 88 70 6
    2 Aiala Zarautz KE 3 0 1 1 1 0 0 78 77 3
    3 Ath. Basauri 3 0 0 0 0 2 0 70 74 2
    4 Lauko Elgoibar 3 0 1 1 0 0 1 67 78 1
  • Azken faseko partidak
    Eguna Partidak Emaitzak
    Martxoak, 30 ostirala (18:15 h) Lauko Elgoibar - Ath. Basauri 21 -21
    Martxoak, 30 ostirala (20:00 h) Aiala Zarauth - Ermuko Errotabarri 23 - 33
    Martxoak, 31 larunbata (17:30 h) Aiala Zarautz - Ath. Basauri 25 -25
    Martxoak, 31 larunbata (19:30 h) Ermuko Errotabarri - Lauko Elgoibar 27 - 23
    Apirilak, 1 igandea (10:15 h) Lauko Elgoibar - Aiala Zarautz 19 - 30
    Apirilak, 1 igandea (12:00 h) Ath. Basauri - Ermuko Errotabarri 24 - 28


Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da