Parrokiak Aste Santurako liturgiak egitarau batean bildu ditu
Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak, eta beste hainbatentzat atseden egunak izango dira. Nahiz eta Ermuan ez da prozesiorik izango, ezta bizidunen pasiorik ezta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Iazkoan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek programa batean jaso dituelarik.
Parrokiak azken urteetan egindako legez hainbat jarduera antolatu ditu.
Jarduerak aurreko ostegunean hasiko dira, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko mezak ere horren barne daude. Nolanahi ere, gauzarik gehienak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean.
Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:
- Hilak 5, ostegun santua
- 19:00etan: Jaunaren afaria.
- 22:00etan: Ordu Santua.
- Hilak 6, ostiral santua
- 11:00etan: Gurutze bidea.
- 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia
- Hilak 7, larunbat santua
- 22:00ean: Pazko-gaubeila.
- Hilak 8, Pazko igandea
- 12:30etan. Pazko igandeko meza (meza bakarra izango da)
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera