Apirilean Ermua txartela erabiltzeak 100.000 euro lortzeko aukera ahalbideratuko du
Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) milaka euro banatuko ditu sarietan apirilaren 1etik 30era bitartean herrian erosi eta erosketak Ermua Merkatal Gunearen txartelarekin ordaintzen dituzten pertsonen artean.
Sariak bi motatakoak izango dira. Batetik, 5, 10, 20 eta 50 eurotako erosketa-baleak eta, bestetik, ONCE erakundearen 3 eurotako ‘rasca’ txartelak, horien bidez 100.000 eurora arteko sariak irabaz daitezkeelarik.
Sariturik suertatzen diren pertsonak horren berri jasoko dute erosketa ticketa jasotzerakoan, horietan ‘erosketa-balea’ edota ‘ONCEren rasca txartela’ idatzita izango baitute. ONCE erakundearen ‘rasca’ txartelak Caja Rural de Navarra entitatean jaso beharko dira. Aldiz, erosketa-baleak sustapen honi atxikita dauden establezimendu eta dendetan erabili ahal izango dira maiatzaren 31ra bitartean.
Ermua txartela herriko hirurogeita hamar establezimenduetan erabil daiteke. Ondasun eta zerbitzu ugariren erosketak ordaindu daitezke bere bitartez: arropak, estetika eta osasun zerbitzuak, oinetakoak, osagarrriak, argazkiak, altzariak, etxeko tresna elektronikoak, , informatikakoak, burdindegikoak, eta abar… luze bat.
Ermua Merkatal Gunearen txartela: abantailak besterik ez
Nolanahi ere, txartela eduki eta erabiltzeak onurak besterik ez dizkigu ekarriko, erabiltzeagatik puntuak ematen baitizkigutelako eta hainbat eta gehiago erabili, puntu gehiago jasoko ditugu. Puntuok deskontuez trikatu ditzakegularik. Horrez gain, Hambreko AVIA gasolindegian gasolina hartzen dugun bakoitzean zenbatekotik %2 deskontatzen digute. Ermua txartelak ez du mantenu kuotarik eta horrekin erosketak finantzatu ditzakegula. Hiru hilabetera inolako komisiorik gabe eta gehiagora nahi izanez gero, lehentasunezko interes tasarekin. Gainera, ez dago aurrezki-etxez edo banketxez aldatu beharrik.
Txartela eskatzeko orriak elkarteko establezimenduetan eta Nafarroako Caja Ruralaren bulegoan eska eta jaso daitezke.
Txartelak herriko merkataritza dinamizatzen du eta herrian erosketak egiten dituztenen konfiantza saritzen. Iaz emititutako 1.800 txartelekin herrian egindako 18.000 erosketa ordaindu ziren.
Kanpainak udalaren eta Nafarroako Caja Ruralaren laguntza du.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera