2012ko Toki Garapen Astea ate joka dugu
Toki Garapeneko Alorrak, beste urte betez, gizarte eta ekonomia jarduera sustatzeko, udalerrira ezagutza erakartzeko eta udalerriek beraien lehiakortasuna mantentzeko garatu dezaketen lan ildoak eskaintzeko helburuarekin ekitaldi sorta zabala antolatu du. Helburu hori guztia, Toki Garapeneko 2012 Jardunaldien egitaraura bilduz. Zentzu honetan, Ermuko Udaletxeko Toki Garapeneko Alorrak tokiko industriaren lehiakortasuna mantentzen lagunduko duten ekitaldiak antolatzen ahalegindu da, ekonomi sektore berriak ahantzi gabe eta horren alde eginaz.
Aurtengo Toki Garapen astea apirilaren 23tik 27ra bitartean gauzatuko da. Egitarauari hasiera emango zaio apirilaren 23ko astelehenean, Izarra Centre izena izango duen eraikin berria inauguratuko den egunean bertan. Eraikina inauguratzeko eta egitaraua irekitzeko ekitaldi horretan Patxi Lopez Lehendakaria izango dugu.
Izarra Centre apiralren 23an inauguratuko dugu, Patxi Lopez Lehendakaria bertan dugula
Jardunaldiei hasiera emango diegu zientzia eta teknologia aplikatuari buruzko ekitaldi batekin. Egun horretan gure artean punta-puntako 9 zientzialari eta dibulgatzaile izango ditugu. Horiek guztiak “Exapatazioa eta Dibertsitatea”ri buruz hitz egingo digute. Gai zientifiko ezberdinetako mugaren ezagutzak benetako bizitzan nola erabili daitezkeen azalduko digute, batez ere enpresa eta teknologi arloetan dituzten erabilerei buruz arituko direlarik. Zientzialari eta dibulgatzaile hauek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Enpresa Berrikuntzarako Sustapen Zuzendariordetzaren eskutik datoz Ermura, aurreko urteetan berrikuntzaren arloan egindako lana dela medio.
Apirilaren 24an enpresek eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dizkieten profesionalek nazioartekotzeak duen garrantziari buruz hitz egingo digute, horren bidez lehiakortasuna hobetu ahal izateko. David Fernándezek, SPRI-ko Nazioartekotzerako Sailaren Zuzendariak, Euskal ETE-en nazioartekotzerako sostengu zerbitzuei buruz hitz egingo du, eta Rocco Cairak, Bilbon Irlandako Ohorezko Kontsula denak, nazioarteko merkatuetara ateratzean aurki ditzakegun arazo nagusiez hitz egingo du.
Edizioaren oinarri izango diren gaiak: zientzia eta teknologia aplikatuak, nazioartekotza, eduki digitalak, pertsonentzako arretak eta ekintzailetza
Apirilaren 25eko jardunaldian, garrantzi handia duen eta hazten doan sektore bati eskainiko diogu, Euskal Herrian indarra lortzen dioana: eduki digitalen industria. Horrela, gure artean Ikus-entzunezko Enpresen Euskal Klusterraren Zuzendaria den Itziar Mena, Europa-Bilbao Teknologi Institutuaren Zuzendaria den Ignacio Otalora eta ‘Ubiqa’ enpresaren bazkide fundatzailea den José Luis Roncero Gorrochategui izango ditugu gure artean.
Apirilaren 26a pertsonen etxeko arretako berrikuntzari eskainiko diogu. Hazkunde ahalmen handia duen sektorea izanik, Udal honek bultzatzeko asmoa duen lan ildoa era bada. Horrela, saio honetan Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioko Zuzendaria den Fernando Fantovak, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuko Burua den José Ignacio Quemadak, Eider Fernández Zapiain Terapeuta Okupazionalak eta Matz Errekako Jabi Odriozolak parte hartuko dute.
Sormenak; Julian Iantziren hitzak eta Juan Torresen oroimenezko sariak amaiera emango diote jardunaldiei
Azkenik, apirilaren 27a ekintzailetzari eskainiko diogu. Toki Garapeneko Alorrak eskaintzen dituen zerbitzuak aurkezteaz gain, Izinker enpresak, gerturatzen den jendearentzat, motibazio eta sormen tailerra egingo du. Ondoren, Julian Iantzik, aurkezle eta enpresa gizon ezagunak, motibazioaz eta ekintzailetasunaz hitz egingo digu. Bukatzeko, “Juan Torres” lehiaketako sarien banaketa egingo da.
Izena emateak zabalik daude. Horretarako bidali ezazu mezua mjgarrido@udalermua.net posta elektronikoko helbidera edo deitu ezazu 943179151 telefono zenbakirra.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena