Izarra Centre eraikinak ateak zabaltzen dizkigu herritarroi

12.04.12
Ekonomi Sustapena

Izarra Centrek, Teknologi- eta zerbitzu-enpresentzako eraikin berriak, bere ateak zabalduko dizkigu herritarroi datozen bost egunetan. Gure udalak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu bihartik hasita datorren asteartera bitartean, aste bukaerako larunbat eta igandeko egunak barne izanik. Herritarrok eraikina arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean bisitatu eta ezagutu ahal izango dugu. Erakundeak gonbite bana luzatu digu herriko familiei, gure etxebizitzetarako gutunontzian izar forma duen txartela banatuz.

Ermuko Udala, Toki Garapeneko Alorraren bitartez, ekonomi dibertsifikazioko politika irmo bat gauzatzen ari da krisialdi ekonomiko honi eta horrek egunetik egunera planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko estrategia moduan. Estrategia horren emaitza da, hain zuzen ere, Izarra Centre izeneko zerbitzu sektorean jarduten enpresentzako eraikina, Promosa sozietate publikoak eraikia.

Ekipamendu horren xede nagusia enplegua sortzea da eta barnean kokatuko dira ekonomi berrikuntzako proiektuak, jadanik eratuta dauden enpresenak edo etorkizunean proiektu interesgarria izanagatik proiektu berritzaileak dituzten hainbat. Ekipamendu hori prest dago ateak irekitzeko eta jardunari ekiteko.

Gure partaidetza giltzarri da

Baina bi gauza falta dira eraikina zabaldu eta jardunean jartzeko: batetik apirilaren 23ko astelehenean egingo dugun inaugurazio ofiziala, eta bestetik, eta garrantzitsuena, Ermuko herritarrek eraikina ikusi eta ezagutzea, gure herria etorkizunari aurre egiteko irteera-marra onean jartzeko sortu den proiektu hau bere egin dezaten.

Inaugurazio ofiziala egin aurretik eraikina parez pare irekiko dugu, interesdun eta herritar guztiekin ibilera kolektibo berri baten hasiera konpartitu ahal izateko, eta horretara herritar oro gonbidatzen dugu. Apirilaren 13tik eta 17ra bitartean, Izarra Centreren izango gaituzue 17:00etatik 20:00etara, Ermuan lan egin nahi duen pertsona eta enpresa ororen esku jarriko ditugun instalazio horiek erakusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren