Estatuko neska jubenilen eskubaloi txapelketarako sailkapena Ermuan jokatuko da, Federazioak hala erabakita
Ermuak berriz estatuko neska jubenilen eskubaloi txapelketarako sailkapena partidak hartuko ditu, egoitza izendatu baitu Federazioak. Ermuak txapelketa horren sailkapena –iparraldekoa edo ‘c’ sektorea deritzanaren- partidak hartuko ditu datorren asteburuan. Federazioak gure herria eta udal kiroldegia aukeratu ditu sailkapen fase horren egoitza. Partidak ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, bina partida izango dira eguneko apirilaren 20tik 22ra bitartean. Talde bakoitzaren ordu eta lehiakideen berri zehatza izateko, segi lasterbidea.
Sailkapen fasean parte hartuko duten taldeak ondorengoak dira: BM Sagardia (Kantabria), BM La Roca (Katalunia); BM Tejina (Kanariar irlak) eta, noski, Ermuko Errotabarri. Ermuarrek sailkapena martxoko azken astean lortu zuten, herrian bertan jokatutako ligaxkan lehen postuan sailkatu ondoren. Errotabarrikoak ligaxka hori udal kiroldegian jokatu zituzten partida haiek.
Lurralde osoan 6 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita lau eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak sailkapenaren ondoren jokatuko dira oraindik erabaki gabe dagoen herri, instalazioan eta egunetan.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da