Aldaketak egingo Debabarreneko autobusetan: astelehenetik aurrera ibilbide eta ordutegi berriak

13.04.12
Gizartea

Debabarrenan autobusekin lanean diharduten Lurraldebus eta Euskotren enpresek datorren astelehenetik aurrera errepide bidezko komunikazioak hobetzeko asmoz geltoki berriak gehituko eta ordutegiak aldatuko dituzte. Horren berri eman du aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldu duen ohar baten bitartez. Agirian esaten denez, garraio zerbitzuetan hobekuntza ezartzeko iaz egindako prozedura hutsik geratu zenez, aldundiko Azpiegitura sailak aldaketak egitea erabaki du “garraio publikoaren alde duen erabakiari jarraiki”. Prozedura berria atera bitartean eta erabiltzaileei gutxieneko kaltea egiteko xedez, zerbitzua ematen duen enpresarekin adostu du ustiapenarekin jarraitzea eta gaur egungo eskaintza hobetuko duten zerbitzu batzuk egitea.

Aldaketa izango duten zerbitzuak eta gure herrian eta erabiltzaileengan eragin izango dutenak, ondorengoak dira: Ermua, Eibar eta Elgoibartik Mendaroko ospitalera joan ahal izateko autobusa hogei minuturo izango dugula eta orduro Ondarroara joango doana. Eibartik Elgetara eta alderantzizko bidea egiten duten lineak ere gehitu egingo dira.

Azpeitia eta Ermua lotzen duen lineako zerbitzuak bikoiztu egingo dira igande eta jaiegunetan. Eibartik Elgetara doazen autobus kopurua gehitu egingo da, horretan taxi-busak erabiliko direlarik.

Eibar-Soraluze-Mendaro linean dagoen moduan utziko da, Eibartik Soraluzera doanak zerbitzu bat galduko duelarik noranzko bietan. Deba eta Itziar lotzen duen linea, dagoen horretan utziko da.

Aldaketa guztien xehetasunak ezagutzeko, kontsultatu Lurraldebus eta Euskotren enpresen webguneak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.