Beteranoen Mundu Txapelketan arrakasta lortu du herriko atletismoak

13.04.12
Kirolak

Ermuko atletismoak mugan gainditu ditu. Atletismo taldeko bi kirolarik parte hartu dute, Aste Santuan Finlandian jokatu den -35 urtetik gorako- Beteranoentzako Mundu Txapelketan. Emaitza ez da makala izan. Bi ordezkarien emaitza onak lortu izan baitituzte. Bat podiumera eta guzti igo da eta bestea bosgarren postua eskuratu du, gure lankide eta entrenatzaile dugun Antoni Cidek aditzera eman digunez.

Oscar Cuevasek jabalina jaurtiketan parte hartu zuen. Jabalina 61.26 metrora bota eta hirugarren postua lortu zuen, podiumera igoz. Munduko beterano onenen artean dagoela erakutsiz. Nolanahi ere, azpimarra behar da, adin horretan kirolari guztiek oraindik oso sasoi onean daudela eta ez dela batera erraza horrelako emaitzak lortzea.

Finlandian izan den taldeko bigarren atleta Oleg Urmakaev izan da. Honek altuera-jauzian jardun du eta sailkapen orokorrean, bosgarren postua bereganatu zuen. Kirolari polifazetiko eta asko ibilitakoa den honek, ez zuen amore eman eta belaun nahiz orkatiletan arazoak izan arren, aintzat hartzeko moduko txapelketa egin zuen.

Zorionak bioi, emaitza, ahalegin eta aurrea egiteko ematen duzuen adibideagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da