Maiatzetik uztailera arteko tailer berrientzako izen-ematea zabaltzear du Lobianok

13.04.12
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean hiruhileko honetan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu du. Izen emateak astelehenean hasiko dira eta dauden plazak bete artean edo apirilaren 27ra bitartean zabalik mantenduko.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik apirilera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Asteaztena: maiatzaren 8an hasi eta uztailaren 3an bukatuko den biodantza tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta Gazte Txartela dutenek) 18 euro.
  • Asteazkena: Maiatzaren 2tik ekainaren 27ra bitartean 10 orduz Scrapbooking tailerra egingo da. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta Gazte Txartela dutenek) 18 euro.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu