Imagen
DYAk istripuen prebentziorako Astea antolatu du
16.04.12
Gizartea
Errepidean Laguntza ematea xede duen DYA elkarteak Osasunaren eta Istripuen Prebentziorako Astea antolatu du Eibarko ordezkaritzan. Jarduera gaurtik larunbatera bitartean gauzatuko da, Eibarko Ordezkaritzan –Paguey kalea, 5-. Jarduerak doakoak nahi duten pertsona guztientzat. Izena emateko 943 46 46 22 telefono zenbakira ditu eta nahi den jarduera edo ikastaroa adieraztea besterik ez da egin behar.
Astean zehar hitzaldi, tailer eta istripu baten simulazioa egingo dira. Jarduerak arratsaldeko zazpietatik gaueko bederatzira bitartean izango dira astelehenetik ostiralera bitartean. Larunbatean, amaiera egunean, aldiz, goizez egingo da, hamaiketatik hamabietara bitartean. Jarduerak ondoren zerrendatzen dizkizuegu laburrean:
- Hilak 16, astelehena, Hitzaldia: Nola jokatu ohiko jardunaldien aurrean.
- Hilak 17, asteartea: Bendaje edo hesgailuak errazak egiten ikasteko tailerra.
- Hilak 18, asteazkena: Hitzaldia: etxeko istripuak prebenitzeko neurriak.
- Hilak 19, osteguna: Bihotz eta birikiak suspertzeko tailerra.
- Hilak 20, ostirala: Hitzaldia: bihotza nola zaindu bhar den.
- Hilak 21, larunbata: Motorrarekin izandako istripuaren simulazioa.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.