Palestina herriarekiko elkartasun astearen edizio berria hasi da
Ermuan Komite Internazionalista taldeak antolatu duen Palestinako herriarekiko elkartasun aste berria hasi da gaur. Hori horrela, hainbat jarduera prestatu ditu Komite Internazionalistak. Egitarauan argazki erakusketa, liburu-disko baten aurkezpena eta musika emanaldia aurreikusita daude.
Infreñu taberna ikusgai dagoen argazki erakusketak hasiera eman dio egitarauari. Erakusketak ‘Bila Hadi: hamaika begirada Euskal Herritik '' titulua du. Erakusketa tabernaz abalik dagoen orduetan bisitatu eta ikus daiteke. Asteazkenean, Axier Pérez argazkilariak izenburu berbera duen liburu-diskoa aurkeztuko du, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Ekitaldian . Arramazka taldeak ere parte hartuko du. Azkenik, egitarauari amanera emateko, ostiralean ‘Komando Anti-Limako’, taldeak kontzertua eskainiko du Eskilarapekon, iluntzeko zortzietatik aurrera.
Argibide gehiagorako ikus edizioko kartela eta egitaraua PDF formatoan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.