Ikastaro berriak Emakumeen Topalekuan, apiriletik ekainera bitarteko hiruhilekorako

19.04.12
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak apiriletik ekainera bitarean gauzatuko dituen ikastaroen berri eman du. Ikastarook Jabekuntza Eskolaren barne egituratzen dira, hain zuzen ere, prestakuntza-gunean. Eskaintzak hiru ikastaro hartzen ditu barne, zeinak ondoren zerrendatzen dizkizuegu:

  • "Hausnartzeko denbora" tailerra, ostegunak, apirilaren 26tik maiatzaren 31ra, arratsaldeko 18:00retatik 20:00retara (12 ordu) (Emakumeen Topalekuan).
  • Beldur Barik ildo berria neska-mutil gazteentzat zuzenduta: "Beldur Barik ikusentzunezko tailerra", ostirala eta larunbata, apirilaren 27an eta 28an eta maiatzaren 4an eta 5an, arratsaldeko 17:00etatik, 20:00etara eta goizeko 11:00etatik, 14:00etara (12 ordu) (Izarran)
  • "Andrabanda" tailerra, ostiralak, maiatzaren 4tik ekainaren 1era, arratsaldeko 17:30etatik, 20:30etara (15 ordu) * Tailer hau Durango eta Ermuko jabekuntza eskolek antolatzen dute elkarlanean. Saioak antolatzaile diren bi herrietan egingo dira.

Izen-emateak zabalik daude. Apuntatzeko deitu Emakume Topaguneko 943 17 10 30 telefono zenbakira, idatz casadelamujer@udalermua.net posta elektronikora edo Izelaieta kaleko 12an dagoen Emakumeen Topalekutik bertatik pasa.

Informazio gehiago, saka lasterbidearen gainean:

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan