METAPOSTAra pasa zaitez, zure liburutegiak lagunduko zaitu

23.04.12
Udal Liburutegia

Apirilarenik 27ra, goizez, METAPOSTA doako zerbitzuari buruzko informazioa jaso eta sisteman alta hartzeko aukera izango duzu Ermuako Liburutegian. Gainera, alta hartzen duten pertsona guztiei, txartel elektronikoen irakurgailu bat oparituko zaie (NAN elektronikoa erabiltzeko, Izenpe eta ONA txartelentzako...).

METAPOSTA Interneteko dokumentu-gordailu eta postontzia da, guztiz doakoa, interes pertsonaleko dokumentuak konfidentzialtasun eta segurtasun osoz jaso eta gordetzea baimentzen duena: faktura, banku-laburpenak, bermeak, unibertsitate-tituluak, ziurtagiriak…

Zure dokumentu gordailu elektronikoa, zure postontzia sarean

METAPOSTAn jaso eta antolatu erraz 13 entitate handiek bidaltzen dizkizuten dokumentuak. Nahi dituzun erabiltzaileekin konpartitu era seguruenean.

  • Bankoa.
  • BBK.
  • Euskadiko Kutxa.
  • Vital Kutxa.
  • Ipar Kutxa.
  • Kutxa.
  • Iberdrola.
  • Amvisa.
  • Txingudiko Zerbitzuak.
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Gipuzkoako Urak.
  • Eroski Móvil.
  • Euskaltel.
  • Lagun Aro Aseguruak.

Zure dokumentuak igo eta gorde: tituluak, eskriturak, bermeak… Elektronikoki sinatu eta balio legalarekin gorde.

Etxeko postontzian pilatzen dituzun dokumentuak METAPOSTAk zure ordez klasifikatzen ditu. Dena leku berean antolaturik izan artxibategi eta karpetetan dokumentuak bilatzen denbora gehiago galdu gabe.

Ez da e-mail kontu bat, eta honek ohiko posta elektronikoari atxikitako arazo asko eta asko ekidingo ditu, phishing delakoa (nortasuna lapurtzea) eta spam deritzona (eskatu gabeko posta-bidalketa masiboa) tarteko direla.

Edozein lekutan, edozein unetan kontsultatu zure dokumentu garrantzitsuak.

Biltegiratzea mugagabekoa eta bizitza osorako zerbitzua.

Eta doakoa.

Alta hartu METAPOSTAn doan eta gure zozketan parte hartu: Copenhaguera bidaia, 5 iPad eta 5 iPod.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango