Errotabarriko neska jubenilak estatuko eskubaloi txapelketarako sailkapenaren bila
Errotabarriko jubenilak estatuko eskubaloi txapelketarako txartela lortzeko helburuaz jokatuko dute asteburu honetan. Ermua estatuko neska jubenilen eskubaloi txapelketarako sailkapen partidak hartuko ditu, gaurtik hasi eta igandera bitartean, egoitza izendatu baitu Federazioak. Ermuak txapelketa horren sailkapena –iparraldekoa edo ‘c’ sektorea deritzanaren- partidak hartuko ditu asteburuan. Gaurtik igandera bitartean, bina partida jokatuko dira. Errotabarrikoek ilusioz beterik daude, sailkapena lortuzeko benetako aukerak baitituzte. Horrez gain, eta etxean jokaturik, harmailatan beren jarraitzaileon babes osoa edukiko dutela jakitun dira. Talde bakoitzaren ordu eta lehiakideen berri zehatza izateko, segi lasterbidea.
Sailkapen fasean parte hartuko duten taldeak ondorengoak dira: BM Sagardia (Kantabria), BM La Roca (Katalunia); BM Tejina (Kanariar irlak) eta, noski, Ermuko Errotabarri. Ermuarrek sailkapena martxoko azken astean lortu zuten, herrian bertan jokatutako ligaxkan lehen postuan sailkatu ondoren. Errotabarrikoak ligaxka hori udal kiroldegian jokatu zituzten partida haiek.
Lurralde osoan 6 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita lau eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak sailkapenaren ondoren jokatuko dira.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da