Ermuak bostehun bat dantzari espero ditu XXXV. Euskal Jaian

20.04.12
Kultura eta Gazteria

Ermuak Euskal Jaiaren hogeita hamabosgarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko Txindurri dantza eta txistu taldeak antolatzen du. Antolatzaileek bostehun bat inguru dantzari etorriko direla aurreikusi dute, gehienak Durangaldekoak. Talde horiek Mallabia, Durango, Sestao, Elorrio, Markina eta Forutik etorriko zaizkigu.

Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari bihar arratsaldean emango zaio hasiera. Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:

  • Apirilak 21, larunbata
    • 19:00etan: Dantza erakustaldia.
    • 19:45etan: Erromeria Luhartz taldearekin Orbe Kardinalaren plazan
  • Apirilak 22, igandea
    • 10:00etatik 10:30etara: Taldeen harrera San Pelaio parkean
    • 10:30etatik 11:00etara: Hamaiketakoa
    • 11:00etatik 12:30etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
    • 12:30etatik 14:00etara: Dantza erakustaldia plazan
    • 17:00etan: Haur taldeek dantza erakustaldia eskainiko herriko plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu