Apirilaren 23a: 'Liburuaren eguna'

20.04.12
Udal Liburutegia

UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko.

Gure liburutegiak data hau bere erabiltzaileak sarituz ospatuko du, herriko liburudendetan deskontuak eskeintzen edo maileguko zerbitzue erabiltzen dutenen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitzen.

Deskontu bereziak herriko liburu-dendetan

Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.

Irakurlearen Eguna

Hileko 23an Liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du. Ekimen honek liburuen mailegu zerbitzua sustatzea da, eta Liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonei saritzea. Bere artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen dira. Saritutakoak, haurrak zein helduak, hileko irakurleak dira eta beren argazkia liburutegiko webgunean argitaratzen dira.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Biharko egunean ere, hasiera emango zaio euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen ''Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainari. Ekimena Topaguneak eta Euskal Birusa elkarteak antolatzen dute. Apirilaren 23tik ekainaren 30era bitartean udal liburutegiko euskarazko liburua irakurrita erosketa-txekeak lortu ahal izango dituzu, %25 deskontuak izateko Xiripot eta Maribel liburudendetan. Erosketa-txeke horren bidez, Euskal Birusa elkartearen bazkide direnenek %50 deskontua lortu ahal izango dute, liburua erosterakoan.

Ipad mailegua

Liburutegiak, esku ordenagailuak mailegatzeaz gain, 3 iPad eskainiko dizkie irakurgelan bertan erabiltzeko herritarrei, irakurketa euskarri berriak hurbiltzeko xedez.

3. adinekoentzako Bisita Gidatuak

 

Astean zehar Abeletxe Egoitzaren erabiltzaileentzako bisita gidatuak eskainiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.