Izarra Centre, segurtasun gehiagoz gure etorkizunari aurre egin nahi dioen eraikina

24.04.12
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak ia 20 milioi euro inbertitu ditu eraikina jasotzen eta hori hornitu edo janzten. Horrez gain, beste sei milioi erabiliko herrian zuntz optikoko sare publikoa prestatzen. Sare publiko propioa, non nahi duten telekomunikazioko enpresek egun dagoen euskarririk azkarren eta fidagarrienean zerbitzuak eman ahal izango dute. Sare horrek datu transmisiorako kapazitate altua eta abiadura oso azkarra ditu ezaugarri gisa. Ehun megabytes (MB) erreal eta simetriko, hau da bai datuak jaisteko eta baita datuok sarera igotzeko prozesuan.

Eraikin ezberdina, bestelakoa eta desberdintzailea

Eraikinak bi zati eta osagai ezberdin ditu. Lehenengoan, enpresa hazitegira eta ekintzaileen zentroa daude. Horiek lehenengo hiru solairuak hartzen dituzte. Sarrerako atrioaren azpitik. Espazio hori eta bertako zerbitzuak kultura ekintzaile suspertzeko helburua dute, herriko ehun ekonomikoa handitu eta anitzagoa egite aldera. Ekintzailetzaren alde egiteko lan eredu desberdina da, horretan gizarte eta ekonomi eragile hainbat parte hartzen dutelarik: enpresa, unibertsitate, teknologi zentro eta gura udala. Eragile guzti horiek pertsonen trebakuntza alorrean dihardute; talentua eta baliabideak erakartzeko asmoz, balio erantsi handia duten ekimenak bultzatzeko.

Bigarrenean, enpresei saltzeko edo alokatzeko loakalak ditugu. Horiek bosgarren solairutik hamabira bitartean daude. Horiek enpresentzako oso egokiak dira, azpiegitura aurreratua eta moduluetan antolatu daitezkeelarik. Aukera horren xede da, ekonomia dibertsifikatzea, eta kualifikazio maila altua duten langileek hiriburuetara edo hiri handiagoetara joateari uko egin eta bertan geratu daitezela.

Inbertitzeak barne dakar arriskua

Eraikina eta zuntz optikoko proiektua %50ean gutxi gorabehera errekurtso propioekin eta modu onean lortutako kredituekin finantzatu ditugu. Errekurtso propioak, Udalak aldez aurretik egindako operazio arrakastatsuetan lortutakoak izan dira (Tenneco Automotive eta Zubi-Ondo enpresen lekualdatzea, esaterako). Eman dizkiguten kredituek, aldiz, teknologia eta berrikuntzan inbertitzeko baldintzarekin lortu ditugu, udalerriko ehun ekonomikoa zabaldu eta handitzeko helburuaz. Hori horrela, azpimarra behar eraikin eta zuntz sarea egiteko erabili ez bagenitu, ezin izango genituela diru horiek jaso, ezin baitzen erabili gastu arruntetan (langileen soldatan, diru-laguntzetan, etab…) erabili.

Udalbatzaren asmoa inbertsio horiek lokalak saldu eta alokatuaz berreskuratzea da, eta baita ere zuntz optikoko sarea ustiatu eta horren bidez zerbitzuak eskainiko dituzten telekomunikazio enpresa eta operadoreei kobratuko zaien kanonaren bidez. Gure udalak baliabide propioak eta hainbat kreditu erabili ditu; Industria Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak emandakoak eta, baita ere, sustatzaile izateagatik kreditu-entitateek emandakoak. Dirua eskatu izan dugu, zorretan sartu ezik ezinezkoa baita inbertsorik egitea. Inbertitzea berez eta inplizituki arriskutsua da, baina gure etorkizunaren alde ez egitea eta hirugarren batzuen eskuetan uztea benetan, are okerragoa den akatsa da. Gure historia hurbilak erakusten digunez, armagintza, forja edo urtzaile alorretako enpresak itxi eta desagertu egin diren bezalaxe, egun ditugunei ere gerta dakieke antzekoa. Horregatik guztiarengatik, ekonomi sektore berriak sor daitezen ahalegindu behar gara, enplegu berriak sortu eta aberastasuna sor dezaten herrian.

Izarra Centre proiektua ez dago oinarriturik ohiko hirigintza probetxuetan

Izarra Centre proiektua ez dago ohiko hirigintza edo probetxuetan oinarriturik, gure toki eta lurraldean ekonomia dibertsifikatzeko egun dugun erantzuteko beharrean baizik, gure industria ia gehiena eta modu esklusiboan, automobilgintza laguntzaile sektorearen jarduten baitu. Proiektuaren xede da, egungo industria horrekin elkarbizitzan mantentzea eta balio erantsi handiko sektore berriekin hori indartzea.

Proiektua udalak berrikuntzaren alde jarraitzen duen estrategiaren ondorio da; horretarako berrikuntza eta lehiakortasunaren alde eginez, pertsona, zerbitzu eta azpiegituratan inbertituz, horiek ahalbidetuko baitute gure ekonomi eta gizartea aldatzea, modelo ekonomiko eraginkorragoa den beste batera jauzia egiteko. Ermua lan ildo horren aldekoa da, hiri berritzaile eta iraunkorra planifikatzen diharduelarik.

Izarra Centre, ingurumenarekiko eraginkor eta adeitsua den eraikina

Hirugarren eta zerbitzu sektorerako eraikin berria, Izarra Centre, ingurumenarekiko eraginkor eta adeitsua den eraikina da. Energia berriztagarriko hainbat sistema ditu barne Izarrak. Sistema horien artean garrantzitsuenetakoa energia geotermikokoa da, azpiegitura berotzeko helburuaz jarri eta erabiliko dena. Hau da eta teknologi zentroko eraikineko berogailu sisteman.

Trukaketa geotermikoko sistemek lurraren azalean eta lur-azpian dagoen hotz-beroaren diferentzia aprobetxatzen dute, bero-ponpa baten oinarrituriko teknologia bidez beroa transferitzeko ur-putzu batera, zeina gerora eraikinaren berogailu sistema moduan erabiliko den. Neguan zorupean dagoen hotz-beroa altuagoa da azalean dagoena baino.

Hori horrela, energia geotermikoak ur sistema itxi baten zirkuitua izan behar du, zeina eraikinaren lur-azpian eta 100 metroko sakoneran zulatzen diren putzuen bidez lortzen den. Ermuan altxatu dugun Teknologi eta Enpresa hazitegi Zentroan horrelako lau zulo egin dira. Zulo horietatik barna urak zirkulatuko du, 110 metroko sakonera arte jaitsiz. Beroturiko ur hori enpresa hazitegiko berogailu sistemak izango duen bero-ponpak jaso eta banatuko duelarik.

Sistema horiek Soluciones Energéticas Alternativas S.L.L. enpresak instalatuko du, izatez Ermuan bertan sortutakoa enpresa hazitegian

Instalazioak 30 kW-ko potentzia du. Instalazio horren osagarri eguzki-energia termodinamikoko bigarren bat ere badago eraikinaren enpresa hazitegiaren terrazan. Bertan 24 panel jarrita daude, zeintzuek beste 30 kW-ko potentzia osagarria erantsiko diote sistemari.

Sistema bi horiek uztartzearen ondorioz, energia eragingarritasun altuagoa izango dugu, berotu nahiz freskatzeko kostua jaitsi eta gutxituz. Horrekin batera, atmosferara gas kutsatzaile –batez ere berotegi-efektuaren erantzulea den CO2- gutxiago bidaliko dugularik.

Horrez gain, hamabi altuera dituen dorre berriak harri naturalezko fatxada aireztatua ere badu. Eraikinak fatxada bikoitza du, ikusten dena eta azpikoa agerian ez dagoena. Bien tartean, hutsunea dago, haizea pasa dadin. Horri esker, energetikoki eraginkorragoa da, gutxiago kostatzen baita hoztu nahiz berotzea. Beiraz estalita dagoen zonaldea ere, bikoitza da –errezel-horma, azal moduan egindako itxitura-horma arina, beirazkoa sostengu-funtziorik betetzen ez duena. Bigarren honi esker, lortutako emaitza berbera da, energetikoki eraginkorragoa izatea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena