'Udaberrian, marraztu zure denda’ lehiaketako saridunak ezagutarazi ditu EMOEk

24.04.12
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) ‘Udaberrian, marraztu zure denda’ lehiaketan saridunak suertatu direnen izenak ezagutarazi ditu. Lehiaketa hori haurrentzat izan da eta adinaren arabera bi talde izan dira. Lehenengokoan, garailea 12 urteko Iraia Bengoetxea Totorika izan da. Eta bigarrenean, 7 urteko Garazi Bernal Gomez. Zorionak bioi!

Iraiak marrazki oso txukuna egin du, konposaketa zaindua eta xehetasun ugarirekin. Garazik, bestalde, marrazki koloretsua, dinamikoa, testura ezberdinak eta distiraren efektua aurkeztu du. Epaimahaian Udal Pintura Eskolako irakasleek egon dira, horiek baloratu izan dituztelarik lehiaketara aurkeztutako guztiak.

Saridunek gau bat Madrilen pasatuko dute eta Warner Bross parkean bi egunetan sartzeko sarrerak izango dituzte, beren familiakoekin batera.

Lehiaketara 40 bat marrazki aurkeztu dira. Lan guztiekin erakusketa jarri da Horacio Modas denda ohiaren lokalean, Torrekua plazan. Lehiaketan parte hartu ahal izateko laminak establezimenduetan banatu izan dituzte, martxoan zehar.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.