Izarra Centre-ren automatizazioa
8. Toki Garapeneko Astearen lehenengo jardunaldian arratsaldean Picocriket tailerrean Izarra Centren 8 urtetik eta 9 bitarteko sei gaztek parte hartu dute sormena lantzeko. Saioan objektuak sortu eta horiei animazioak erantsi zizkieten.
"Sortu, programatu eta jolastu" leloa dakar jokoaren elementuak dakartzan kaxak. Jokoa Lego eraikuntza piezen kita da. Jokoa sormena lantzeko baliabidea da, 8 urtetik 16ra bitarteko haur eta gazteentzat pentsatutakoa eta EEBBetako Massachusetts estatuko Media Lab Institutu Teknologikoak garatu duena. Lego osagaiz beterik datorren kaxa, motorrak, argi sentsoreak, soinuak, presioa, eta abar bezalakoak dakartzanak gazteek artea eta teknologia uztartuz objektuak sor ditzaten, horientzat eta ordenagailuari loturik agindu errazen bidez garatzeko. Jokoaren motor eta sentsoreak ordenagailuari konekta dakizkioke wifi bidez (kablerik gabe). Ordenadore horrek egiten du haurrek egindako kopin edo gailuak dantzan egin, argia eduki edo soinuak egin ditzatela.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik