Eduki digitalen euskal industria: aukerak eskaintzen dituen sektorea?
Toki Garapeneko Astearen egitarauak bere ibilbidearen lan erdia beteko du gaurko egunean. Arratsaldean hirugarren saioa izanen dugu. EIKEN enpresako gerente eta kazetari den Itziar Menak eduki digitalen euskal industria izango du hizpide, gorantz eta garatzen ari den sektorea baita hori. Jarraian, Europa-Bilbao Digipen Teknologia Institutuko zuzendari Ignacio Otalorak bideojokoak izango ditu ardatz, gure gizartearen aisian gero eta garrantzitsuagoa dugun jarduera. Sektoreak aukerak eskaintzen ote dituen inguruko hausnarketa egin eta entzuleokin partekatuko du.
Aurkezpenen txandari amaiera emateko, Ubiqua enpresako bazkide fundatzaile den Jose Luis Roncerok komunikazio sozialerako eduki digitalez hitz egingo du. Eskari-galderen ondoren, atal praktikoari leku egingo diogu. Ermuan prestatzen ari garen zuntz optikoko sare neutroaren gaitasun eta ahalmenen froga eta erakustaldia ikusi ahal izango duzu, zuzen zuzenean. Izan ere Izarra Centre eraikinaren barne egongo da Datuak Prozesatzeko Zentruaren egoitza eta interneterako sarbide azkar horren lotura gunea. Zuzenean ikusi eta frogatu ahal izango dugu 100 MB-tako abiadura errealak zenbaterainoko gaitasuna eduki eta ematen duena.
Saioa Gorka Areitioaurtena lankide eta teknikariak egingo du. Hau guztia arratsaldeko lauretatik aurrera, Izarra Centre eraikin berrian. Ez ezazue kalerik egin! Bertan ikusiko dugu elkar.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena