‘Juan Torres’ enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketako sariak
Toki-garapen Jardunaldien VIII. edizioari amaiera eman zaio gaur eguerdian ‘Juan Torres’ enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketako sari banaketarekin. Ekitaldia Izarra Centre eraikin berriko hitzaldi aretoan egin da, arratsaldeko ordu batetatik aurrera. Sariak banatzeko ekitaldi hori herriko eta eskualdeko ikastetxeetako ikasle eta irakasle ugariren aurrean egin da, bertan bildu baitira. Ikastetxeen artean, ondokoak izan dira: Ermua-Mallabia LHIKa, IES-Uni Eibar Ermua, Anaitasuna Ikastola Armagintza Eskola eta Ongarai DBH eta Eibarko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola. Sariak herriko alkateak, Carlos Totorikak banatu ditu, ETBko aurkezlea den, Julian Iantzirekin batera. Ekitaldi entretenigarria izan da.
Ideia berritzaile eta diseinu sortzailearen lehiaketa
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak:
- 750 €, bitan banaturik: 500 € Aitor García, Asier Muñoz eta Julen Uranga ikasleentzat erosketa taloietan eta horren erdia, hau da 250 €, Anaitasuna ikastolarentzat materialerako, “Argia bilatxen duen kotxea” izeneko ideiagatik.
- Eguzkiaren argia bilatzen duen kotxea da. Kerizpean geratuz gero, bakarrik eta automatikoki mugituko dena. Aplikazio aunitz ditu, esaterako, beti eguzkitan egon nahi duten landareen oinarri gisa.
- Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak:
- 750 €, bitan banaturik: 500 € Mekanizatu taldeko 1ngo gelako ikasleentzat eta 250 € Ermua-Mallabia LHIK zentroarentzat , “Rolling Transport” izeneko ideiagatik. Taldeko kideak dira: Ionut Eugen, Salvador Cardos, Jokin Gómez, Jon Tadeo, Jon Zabaleta, Endika Mendizabal, Aitor Revuelta, Christian Galeano, J.V. Negreira, Mahamen El Hachmi X, Bruno Sanches, Alejandro Ibañez, Jon Ansola.
- Asmakizun praktiko eta originala da, mekazinatuen tailerrean izandako txatarra biltzeko eraginkotasun eta erosotasuna hobetuko dituena. Horrez gain, langilearen gerri aldeko lesioak ere prebenitzen lagunduko duelarik, pala betea eramaten laguntzen baitu.
- Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak
- 750 €, bitan banaturik: 500 € Richard Domínguez, Laila Ahayan eta Alberto Bravo ikasleentzat erosketa talaoietan eta 250 € materialetan erabiltzeko IES-Uni Eibar Ermuarentzat , “Fortrad S.L.L.” izeneko ideiagatik.
- 1000 €, bitan banaturik: IES-Uni Eibar Ermuarentzat 500 € eta beste horrenbeste, Noelia Gutierrez Feijoo, Sonia Martin Hernández eta Aitziber Landa Domínguezentzat, “Ekotint” izeneko ideiagatik.
- Enpresa Berritzaile sortu berrien negozio planak
- 1ngo saria: 6.000 €, Eneko Gorritxategi eta Patxi Etxanizentzat, "Atten2 Advamced Monitoring Technologies" izeneko proiektuagatik. Sariari esker, Izarrako enpresa hazitegian kokatu ahal izango dira hainbat onura izanik: lehenengo urtea doan, bigarrenean prezio publikoan %60 deskontua izanik eta hirugarrenean %30. Laguntza horien gutien zenbatekoa 10.972 € izanik. Hazitegian egoteak enpresak dinamizatzeko proiektuan sartzea ahalbidetzen du: trebakuntzarako bekak, ikastaroak, mintegiak eta abar egin ahal izango dituztenarik. Eta internet zuntz optikoaren bidez izango dute 100 MB abiaduran.
- 2en saria: 3.000 €, Iker Gonzalezentzat, "SPMG Plastic&Magnesium Solutions" izeneko proiektuagatik. Sariari esker, Izarrako enpresa hazitegian kokatu ahal izango dira hainbat onura izanik: lehenengo urtea doan, bigarrenean prezio publikoan %60 deskontua izanik eta hirugarrenean %30. Laguntza horien gutien zenbatekoa 7.972 € izanikHazitegian egoteak enpresak dinamizatzeko proiektuan sartzea ahalbidetzen du: trebakuntzarako bekak, ikastaroak, mintegiak eta abar egin ahal izango dituztenarik. Eta internet zuntz optikoaren bidez izango dute 100 MB abiaduran.
Enpresa Berritzaile sortu berrien negozio planak ataleko sariak gauzatzeko, enpresa abian jarri behar dute proposamen egileek, lehiaketaren oinarrietan jasotakoaren arabera.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du