Gastronomia eta artisautzako produktuen azokako edizio berria
Gastronomia eta artisautzako produktuen azoka izanen dugu asteburu eta zubi honetan gure herrian. Jarduera bihar hasiko da eta maiatzaren 1eko asteartera bitartean mantenduko. Merkatuak berrogei bat postu izango ditu eta horiek Orbe Kardinalaren plazan jarrita egongo dira. Azoka goiz eta arratsaldez dago irekita 11etatik ordu 2 eta erdietara eta seietatik gaueko bederatzietara bitartean. Gastronomia eta artisautzako postuez gain, Txileko taberna eta Kubako zokondoa ere izango da jaki eta edariak hartzeko leku bi ere izango baititugu. Azoka hau Elgoibarko Eventos Especiales E.A.B. enpresak antolatu du. Enpresak azoka modu ibiltarian darabil leku batetik bestera.
Azokan gastronomiaz gain artisautzako produktuen aukera zabala eskainiko dizkiguten postuak egongo dira: egurrezko tailak, larruzkoak, imitaziozko bitxiak, Indiako arropak, olibondoaz egindako tresnak eta produktuak, haziekin egindako bitxiak eta abar luze bat. Gastronomia eta jakietakoetan, aldiz, Euskadiko eta Gaztela eta Leoneko produktuak izango dira nagusi. Produktuak oso anitzak izango dira: ogia, gazta, gozoki eta tartak, eta abar. Horiekin batera, zurezko jostailuak, narruzkoak, zilarrezkoak, beirazkoak, senda belarrak, gominola eta litxarkeriak eta aukeran izanik.
Antolatzaileak egunero Errioxako sukaldariek prestatutako jakia eta platerak salduko dituzte prezio onean, diotenez, eta horiekin batera ogia edo ardo basoa eskainiko barne. Esaterako, garbantzuak bakailaoarekin, solomoa piperrekin edota babak errioxar erara dastatu ahal izango ditugu. On egin!
Haurrek ere, izango dute zer ikusi eta zer egin. Poniak egongo dira azokan buelta eman ahal izateko.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera