XVII. M. Bahamontes lasterketa zikloturista maiatzaren 20an korrituko da
‘Martin Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hamazazpigarren edizioa maiatzaren 20ko igandean korrituko da. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’eta lan horretan Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioaren laguntza izan dute. Antolatzaileek Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babes ekonomiko jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 20ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira, Diputazio kalean.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira igotzeko, lau 3. mailakoak, bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta arinagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta bost mendi gain izango baititu, guztiak bigarren kategoriakoak.
Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean egin ahal izango dira maiatzaren 14tik 18ra bitartean, horien barne (Telefonoak: 943 17 69 49 eta 675 71 12 78) edo karrera hasi aurreko ordu bete lehenagora arte. Izen-ematea 15 euro dira federatuentzat eta 25 euro federazioaren lizentzia ez duten kirolarientzat. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Segurtasun arau batzuk ditu lasterketak eta horiek bete beharko dira; erantzukizuna pertsona bakoitzarena izango delarik. Lasterketa bukatzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera