Euskal Liburu eta Disko azokaren atarian

04.05.12
Euskara

Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatua maiatzaren 9an zabalduko da XX. Euskal Liburu eta disko azoka. Lau egunetan zehar, merkatuan dauden azken nobedadeak ikusteko aukera izango dugu; diskoak, liburuak eta jolasak ikusgai eta salgai izango dira plazan jarriko diren 11 postuetan. Gainera, aurten ere, musika eta liburugintzari lotutako hainbat ekitaldi ere antolatuko dira, horrela bada, herriko hainbat elkarteen lankidetzan, oso egitarau erakargarria osatu da, non idazleen eta musikarien bisitak, tailerrak, sariak, zinea, bertsolaritza, erakusketak eta hainbat jarduera biltzen diren.

Irekiera, ostegunean, maiatzaren 10ean izango da eta goizeko 11:00etan hainbat ikastetxeen bisitak izango dira, jolas batzuen bidez ikasleak literaturgintzaren munduan sartuko dituzte antolatzaileek eta hainbat galderei erantzuna bilatuz ikasleak postuz postu joan beharko dira, liburuak esku artean erabiliz eta informazioa jasotzen. Larunbatean, berriz, azoka gunean bertan Asier Ibaibarriga gai-jartzailearen ardurapean Onintza Enbeitia, Aitor Sarriegi eta Beñat Ugartetxea bertsolariak izango ditugu. Eta igandean, ume txikientzako antolaturik, ilustrazio tailerra martxan jarriko da goizeko 12:00etatik aurrera Galtzagorri taldearen eskutik.

Azoka igandean bertan arratsaldeko 21:00etan itxiko bada ere, egitaraua hurrengo astean zehar ere garatuko da: astelehenean, maiatzak 14an, Hesian talde nafarra gure artean izango dugu, euren ibilbidea eta etorkizuneko erronkak kontatzeko. Doako solasaldi hori Lobiano kulturgunean burutuko da 19:30etik aurrera. Ostegunean herrian gehien irakurritako liburuaren egileari Ezekiel Etxebarria Saria emango zaio, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori eleberriak jasoko du saria eta horren inguruan hitz egiteko egilea bera gurekin izango da 19:30ean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko