Bizkaia Etorbidea 7ko autobus geltokiari markesina jarriko zaio
Bizkaibus lineak Bizkaia Etorbidea 7an duen geltokiak markesina izango du, autobus erabiltzaileek erosoago itxaron dezaten. Markesina hori jartzeko lanak gaur bertan hasi dira, horretarako Bizkaibuseko txartelak erosten diren kioskoaren ondoko lorategia moldatu egingo delarik, Bizkaia Etorbideko 7 etxebizitzaren aurrez aurre.
Lan horien bidez markesina jartzeko lekua irabazi nahi da, bidari eta erabiltzaileek erosoago itxaron dezaten, batez ere neguan eta eguraldi txarra dugunean. Lan horiek astebete iraungo dute.
Markesina jarri ahal izateko, lorategiaren zati bat kendu, babesa ezabatu eta kaleko argia eta geltokiaren seinaleaz ere erretiratu egingo dira. Lorategiak hartzen zuen zati horretan egun dagoen baldosaren berdina jarriko da, errematatzeko.
634 errepidean egin behar diren lanak direla-eta, horretarako baimena eskatu zaio, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Herri Lanen sailari, errepide horren titularra baita. Nolanahi ere, azpimarra behar lanek ez dutela trafikoarengan eraginik izango.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan