Ibilgailuak autobus geltokietan aparkatuta ez uzteko Udaltzaingoaren kanpaina

09.05.12
Hiritarren Segurtasuna

Aldian-aldian toki eta bide ezberdinetatik jakitera ematen digute bide-segurtasuna hobetzeko Trafikoaren Legeari etengabe egiten ari zaizkion aldaketen berri. Ermuko Udaltzaingotik ere ohitura onak suspertu nahi ditugu, gidariek aparkatzeko dauden tokietan beraien ibilgailuak aparkatu ditzaten.

Gure herrietan ohikoa da pertsona batzuek ibilgailua garraio publikoarentzat erreserbatutako lekuetan lagatzea, eta autobusak bidean gelditu behar izatea, geltokian sartu ezin duelako. Begi-bistan da horrek autobusaren erabiltzaileentzat dakarren arriskua, espaloitik igo eta jaitsi beharrean autobusera, bidetik igo eta jaitsi behar dutelako.

Arazo hori larriagoa da oraindik, pertsonak mugitzeko zailtasunak baditu. Gaur egun bidaiarien garraio publikoko autobusik gehienak egokituta daude minusbaliatuentzat, autobusera bakarrik igo eta jaisten laguntzen dien arrapala batzuk dituztelako, baina geltokia autoz beteta egoteagatik autobusa espaloira hurbildu ezin eta bidean geratu behar denean, eskaileratxo bat gainditu ezinezko horma bertikal bihurtzen da minusbaliatu batentzat, autobusean doazen beste pertsonek igotzen edo jaisten laguntzen ez badiote.

Halako egoera batek berraztertzera eraman beharko gintuzke gure gidari legezko jokabidea, lotsagarria benetan eta bide publikoaren beste erabiltzaileekiko errespetu falta izugarria delako.

Bestalde, kontuan hartu behar dugu autobus bat bidean geratu behar denean oztopatu egiten dela gure kaleetako zirkulazioaren jarioa, gainerako ibilgailuak geldirik geratzen direlako bidaiari guztiak autobusetik jaitsi eta igotzea amaitu eta berriro martxan jarri arte.

Autobus geltokian ibilgailua lagatzea arau haustea da, larria eta 200 €rekin zigortzen dena

Horregatik kontzientzia hartzeko neurriekin batera –ikastetxeen laguntzaz haurrekin egiten ari garen bide-segurtasunerako kanpainak esate baterako- behartzeko neurriak hartu behar direla uste du Udaltzaingoak, poliziaren zaintza beharrezkoa delako zirkulazio-arauak errespeta daitezen.

Autobusaren geralekuetan autorik ez aparkatzea da Udaltzaingoak orain, arauak betetzen ez dituzten gidari kopuru txiki horren kontra, beren beregi jardunean jarriko duen planaren helburua, eta ondorengo mezua argi eta garbi helaraztea: autobus geltoki baten ibilgailua aparkatzea, behin bakarrik zein behin eta berriz, 200 €ko isunarekin zigortuko da, beste falta larriak bezala.

Gidaria auto barnean edo ibilgailua berehala kentzeko moduan ez badago, garabiari deituko zaio autobus-geltokitik automobila jaso eta erretiratu dezan.

Neurri honekin, autobus-geltokiak denbora guztian -gauak barne- libre edukitzean, trafiko-jarioa eta bide-segurtasuna hobetu nahi ditugu batetik, istripua izan duten ibilgailuak bertara eramateko edo beste larrialdi batzuetan segurtasun-irla legez erabili ahal izateko, eta bestetik herritarrei on egitea, garraio publikoaren erabiltzaileei bereziki, bidetik barik, espaloitik igon eta jeitsi daitezen autobusetik jasan beharrik ez duten behargabeko arrisku eta eragozpenik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan