Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ''Zazpikoloroa'' ikuskizuna dakartzate Ermura. Emanaldia Euskal Birusa elkarteak antolatu du eta Antzokian egingo da maiatzaren 11ko ostiralean, aurtengo Liburu eta Disko azokaren baitan. Antolatzaileek bi saio prestatu dituzte ostiral arratsalderako, lehena arratsaldeko 17.00etan eta bigarrena 19.00etan. Sarrerak 7 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude elkartearen egoitzan: Elexosten. Erdikokale 2, 1ngo solairuan (eliza osteko estankoaren gainean).
Sarrerak erosi nahi dituztenek, bertara joan edo 943179350 telefonora deitu beharko dute. Erosi zure sarrera agortu baino lehen! Sarrera guztiak agortzen ez badira, plazan eskainiko dira biharko egunean –ostegunean- Liburu eta Disko azokan jarritako standean.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko