Hitzaldia: Etxe-langileen inguruko araudi berria

09.05.12
Berdintasuna

Aukera Berdintasun udal sailak eta Kontseiluak,Bizkaiko Etxe-langileen Elkartearen laguntzarekin, etxe-langileei aplikatuko zaizkien araudi berriaren inguruko gorabeherak azaltzeko hitzaldia antolatu dute. Hitzaldiari jarri zaion titulua honakoa da: “Etxe-Langileen inguruko araudi berria. Nola eragiten dizu zuri?". Hitzaldia maiatzak 10eko ostegunean egingo da, Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen gelan, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Hizlariak Bizkaiko Etxe-Langileen Elkartearen kideak dira: Kontxi Gomez eta Josefina Roco izango dira.

Ekitaldian, Ermuko zerbitzu berriaren aurkezpena izango dugu

Toki-garapeneko alorrak aholkularitza zerbitzu espezifiko berria egiten du, hala etxeko langileentzat Nola horiek enplegatzen dituztenentzat. Zerbitzuaren xedea kolektibo horren egoera erregularizatzen laguntzea da, legerian -1620/2011 Errege dekretuan- xedatutakoari jarraiki. Aipatu legean ezartzen denez etxeko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean integratu behar baitira. Araudi berriak eskubide gehiago eta hobeak aitortzen dizkio kolektiboari , ahal den kasurik gehienetan Langileon Estatutua aplikagarria izanik, mota horretako kontratazioetan egonkortasun eta gardentasun gehiago sartuz.

Aipatu Errege Dekretuan alderdien arteko kontratu eta harremanak erregularizatzeko sei hilabete daudela –ekainera artean- ezartzen da. Nolanahi ere, araudia korapilatsua suertatzen da langile nahiz enplegatzaileentzat eta, horregatik, aurreko kontratuen egoerak erregularizatzeko eta berriak egiteko arreta espezifikoa eskatzen beharrezkoa izanen ari da.

Gai eta kontratu hauen inguruan edozer galdetu nahi duen pertsonak aldez aurreko zita eska dezake Toki-garapeneko alorrean; bertako 943 179151 telefonora deituz edo Bizkaia Etorbidean dagoen Torreta Etxea eraikineko bulegora joanez, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara arteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan