Ikasturteko azken azterketa direla-eta, liburutegiak astelehenetik ordutegia luzatuko du
Udal Liburutegiak hilabete eta erdiz bere ordutegia luzatuko erabiltzaileek oro har eta ikasleek bereziki ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero. Ordutegi zabalago hori du datorren astelehenetik –maiatzaren 14tik- hasiko da aplikatzen eta ekainaren 28ra bitartean mantenduko, hori barne.
Epe horretan Udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:30etatik gaueko 12an bitartekoa. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30etara bitartean. Asteburuetan aldiz, ordutegia bi ordu gehiago luzatuko da eguneko. Larunbat eta igandetan irekitzeko ordutegia goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 4etatik 8etara izanik.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat