XX. Euskal Liburu eta disko azoka

11.05.12
Euskara

Bihar, Euskal Liburu eta disko azokaren XX. edizioaren barruan bertsolariak izango ditugu plazan 13:00etan, ekitaldia Asier Ibaibarriaga gai-jartzaileak bideratuko du eta bertan Aitor Sarriegi, Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeitiak parte hartuko dute. Igandean, berriz, umeentzako jolasak izango ditugu 12:00etatik aurrera. Azoka igandera arte egongo da zabalik goiz eta arratsaldez. Datorren asteari begira ere hainbat ekitaldi daude programaturik, astelehenean Lobiano Kulturgunean Hesian taldeko hainbat partaide euren bizipenak eta biharko erronkak kontatuko dizkigute. Ostegunean, berriz, Ermuan iaz euskaraz gehien irakurritako liburuari emango zaio saria, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori eleberria da Ezekiel Etxebarria saria jasoko duena eta horretarako, egilea gurekin egongo da Haur liburutegian liburuaz eta bere ibilde literarioaz aritzeko, ekitaldia 19:30ean da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin