Sakonako mendoitza betirako eusteko lanak ekainean hastea aurreikusi du Udalak
Sakonan apirilaren 21ean behera etorritako mendoitzari eusteko modurik eraginkorrena ekarriko duen proiektu teknikoa zein den datozen egunetan erabakiko du Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko teknikariak biltzen dituen koordinazio taldeak. Taldeak haste honetan bertan txostena jasoko du eta horretan oinarriturik zonaldea eusteko eta lur-jauzi gehiagorik ez izateko lanak nola egin erabakiko du. Proiektu tekniko egokiena zein den erabaki ondoren Udalak lehiaketa publikoa egingo du lanak esleitzeko asmoz. Deialdia eta lehiaketa bi astetan egin ahal izango direla aurreikusi denez gero, ekainean hastea espero du Udalak.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko ordezkariek gertaeran kalteturik suertatutako herritarrei laguntzeko prest agertu ziren, negoziazioa eta akordioa errazte aldera, kalte-ordainak lehenbailehen jaso ditzaten. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak, Iñaki Arriolak, bilerara bertaratutakoei mezu lasaigarria bidali zien, ''ez zaituztegu bakarrik utziko'' adieraziz. Bileran Arriola etxebizitza sailburuaz gain, Carlos Totorika alkatea, Zoru eta Hirigintza sailburuordetzako zuzendaria, Rafa Farias, eta Agustin Larrea geologoa izan ziren, Promosa Sozietateko Gerente eta Bulego Teknikoko Felix Prol zinegotzi eta David Henares zuzendariarekin batera.
Agustin Larearen esanetan mendoitza egonkor dago eta eguraldiak hobera egitearekin eboluzioa ona erakutsi du. Segurtasun bainuontzia eta harri-lubetak defentsa lanaren funtzioa egokiro betetzen ari direla azpimarratu zuen, material gehiago eroriz gero eraikinera iritsi daitezela ekidinez. Bizilagun batek erabat inpresionaturik duten harri handiak ea bertan mantenduko diren galdetu zion geologoari eta, teknikariak, erantzun zuen harri horiek eta bainuontziak harridura pertzepzioa sortarazi arren, segurtasuna gehitzeko funtzioa dutela, erori daitezkeen materialak jaso eta geldiarazteko xede baitute.
Bilera horretan lur eta harriek kaltetu zituzten automobilen jabeak ere bertaratu ziren, kalte-ordainen inguruan dituzten kezkak agertaraziz. Eusko Jaurlaritzak eta udalak bitartekaritza lanean lagunduko dutela azpimarratu zuten, aseguru-etxeekin akordioa lortzen duten jabeek kalte-ordainak lehenbailehen jaso ditzaten”.
Bileran hogeita sei pertsona bildu ziren. Taldea hiru aste barru berriz elkartzeko hitzordua egin zuen.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n