Ermua Innova! BEINN ikastaroan bildutako eta Izarra Centren kokatutako ekintzaileak eratu duen plataforman
Toki Garapen Alorrak, tokiko enpresa ehunari laguntzeko, enpresa berriak sortzeko eta toki-ekonomia dibertsifikatzeko BEINN programa martxan jarri du Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean.
LEINN izeneko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduaren kasuan bezala, BEINN prestakuntza, Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago eta talde lana, eginez ikastea eta talde kooperatiben sorrera uztartzen ditu.
Egitarauak 9 hilabeteko iraupena du, martxoan hasi zen eta Izarra Centre eraikinean dago kokatuta. 9 ikaslek parte hartzen dute, adin eta prestakuntza ezberdinekoak guztiak. Programa horren barne ekintzailetzari zuzendutako berariazko trebakuntza tailerrak gauzatzen ari dira: (marketing, negozio ereduen garapena eta pitching, Design Thinking, finantzak, aplikazio informatikoak, sare sozialak eta abar).
Ekintzaile taldeak bloga martxan jarri du, zertan eta zer garatzen ari diren ezagutzera emateko momentu guztietan: http://ermuainnova.blogspot.com.es/, blog horren bidezere ERMUA INNOVA ezagutzera nola eman zuten. Proiektu eta ilusio asko dute, horietako bat autofinantzatzea da, hori horrela, ERMUA INNOVA logotipoa daraman elastiko beltza saltzen ari dira.
Ermua Innova izenaren baitan berritzaile talde bat dago, ideia asko dituztenak eta irrikan daudenak sortutako horiek proiektu bihurtu eta martxan jartzeko. Ideiak onak badira agian enpresa berriak sortuko dira eta horrela bada, IZARRA Centreren egongo dira. Informazio gehiago nahi baduzu: http://www.inntegra.eu
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik