Pasa zaitez Metapostara: zure dokumentuen gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean

14.05.12
Udal Liburutegia

Maiatzaren 14tik 18ra, arratsaldez, Metaposta doako zerbitzuari buruzko informazioa jaso eta sisteman alta hartzeko aukera izango duzu Ermuako Liburutegian. Gainera, alta hartzen duten pertsona guztiei, txartel elektronikoen irakurgailu bat oparituko zaie (NAN elektronikoa erabiltzeko, Izenpe eta ONA txartelentzako...).

Metaposta Interneteko dokumentu-gordailu eta postontzia da, guztiz doakoa, interes pertsonaleko dokumentuak konfidentzialtasun eta segurtasun osoz jaso eta gordetzea baimentzen duena: faktura, banku-laburpenak, bermeak, unibertsitate-tituluak, ziurtagiriak…

Metapostan jaso eta antolatu erraz 13 entitate handiek bidaltzen dizkizuten dokumentuak. Nahi dituzun erabiltzaileekin konpartitu era seguruenean.

  • Bankoa.
  • BBK.
  • Caja Laboral.
  • Caja Vital.
  • Ipar Kutxa.
  • Kutxa.
  • Iberdrola.
  • Amvisa.
  • Servicios de Txingudi.
  • Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia.
  • Consorcio de Aguas de Gipuzkoa - Gipuzkoako Urak.
  • Eroski Móvil.
  • Euskaltel.
  • Seguros Lagun Aro.

Zure dokumentuak igo eta gorde: tituluak, eskriturak, bermeak… Elektronikoki sinatu eta balio legalarekin gorde.

Etxeko postontzian pilatzen dituzun dokumentuak Metapostak zure ordez klasifikatzen ditu. Dena leku berean antolaturik izan artxibategi eta karpetetan dokumentuak bilatzen denbora gehiago galdu gabe.

  • Ez da e-mail kontu bat, eta honek ohiko posta elektronikoari atxikitako arazo asko eta asko ekidingo ditu, phishing delakoa (nortasuna lapurtzea) eta spam deritzona (eskatu gabeko posta-bidalketa masiboa) tarteko direla.
  • Edozein lekutan, edozein unetan kontsultatu zure dokumentu garrantzitsuak.
  • Biltegiratzea mugagabekoa eta bizitza osorako zerbitzua
  • Eta doakoa.

Alta hartu Metapostan doan eta gure zozketan parte hartu: Copenhaguera bidaia, 5 iPad eta 5 iPod.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.