Sexu orientazio eta genero identitateagatiko bazterkeriarik ez!
Bihar, maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatuko dugu nazioartean. Hori horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromiso eta jarrera.
Hori dela eta, 2010ean hasi genuen ekimenaren bidetik, Kirolean ematen den Homofobia ardatz duen zabalkunde eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du aurten. Kanpaina horren elementu nagusiak honako hauek dira:
- Erakundeak sexu dibertsitateari buruzko manifestu bat onartu du, Bizkaiko LGTB elkarteekin adostuta.
- Homofobiaren aurkako kartelak eta pegatinak banatuko dira establezimendu publikoetan, kiroldegietan, klubetan, dendetan eta ostalaritzan
- Kanpaina Bizkaibusen eta Bilboko tranbian jarriko da eta hainbat irratitik zabalduko da.
Erakundeak, kanpaina honekin bat egitera gonbidatzen gaitu bizkaitar orori. Ermuko Udala eta UKEak bat egiten dugu kanpaina eta helburuarekin, horretan sinesten dugulako. Kanpinaren helburua lau haizeetara hedatzen laguntzeko, azpian orain bi urte atzera onartutako adierazpen instituzionala lagatzen dizuegu, pdf formatuko artxiboan, indarrean jarraitzen baitu.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da