Euzkarazko udalekuetan izena emateko epea zabalik

17.05.12
Euskara

Eskolak amaitu eta aisialdirako tartea hasteaz batera, Udalekuak hasiko dira. Aurten ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean izango dira. Izena ematea astelehenean maiatzaren 14an zabaldu da eta 25ean itxiko da. Izen-emateak udal euskara zerbitzuan egin beharko dira, Udaletxearen atzeko aldean dagoen bulegoan –liburutegi eta gizarte ongizate ohia Kobentukoan-. Euskara Zerbitzuak aurtengo egitaraua herriko ikastetxeetara bidali du aste honetan, ikasleen artean banatzeko. Egitarau proposamen hori ‘Antxitxiketan’ begirale taldeak prestatu du, urteroko legez. Betiko moduan, Lehen Hezkuntzako 1ngo kurtsotik 6 maila bitarteko umeek eman ahalko dute izena eta bi astetan zehar hainbat jolas, tailer eta txango burutuko dituzte.

Interesatuta bazaude eta zure umeak parte hartzea nahi baduzu, segi ondoko jarraibideak:

  • Euskara Sailera etorri eta informazio guztia emango dizugu (Konbentukoa 5). euskara@udalermua.net  Telefonoa:943 179 147
  • Izen ematea maiatzaren 14tik 25era bitartean (biak barne) egin beharko da goizeko 8:30etik 14:30era.Epe horretatik kanpo ez da matrikularik onartuko.
  • Ekar itzazu Osakidetzako txartela eta umeak ordaindu beharreko zenbatekoa:
    • Lehen Hezkuntza 1-2:75 €
    • Lehen Hezkuntza 3-4-5-6: 100 €
  • Bi anaia-arreba izanez gero deskontua izango dute, galdetu.

Jarraian eta pdf formatuko artxiboan uzten dizuegu Antxintxiketan taldeak Euskara Sailarekin lankidetzan aurkeztu duen behin-behineko egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin