Hipo y Condrias, bi-ologo, lanaren emanaldi bikoitza Lobianon

17.05.12
Kultura eta Gazteria

Juanma Rodriguez eta Markos Gimeno antzezle ermuarrek, ¡Hipo y Condrias, bi-ologo’ tituluko obra antzetuko dute berri zere Ermuan. Antzezpena Lobiano Kultur Gunean egingo dute, eta bi emanaldi egingo dituzte, sarrerak erosteko eskaera handia izan baita. Lehena iluntzeko zortzietatik aurrera izango da eta bigarrena hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak jada salgai daude, sei euro balio dute eta Lobianon bertan eros daitezke emanaldia hasi artera arte. Juanma Rodríguez eta Markos Gimeno ermuarrek elkarlanean idatzi eta atondutako muntaia da hau, bi-ologoa. Hipo eta Condrias bi doktore dira, gai hauetan adituak, hipokondria eta hipopotamoaren arteko desberdintasuna azalduko digutenak (ezberdintasunik baldin badago, behintzat). Gizakien umoreen inguruko zurrumurruez hitz egingo digute, inizialen iniziatibez eta noizbehinkako eguzki-sarrerez. Horrela baita; akaso edo ez.

BIOLOGO-TOMiA

Markos eta Juanmanolo dira, hurrenez hurren, Hipo eta Condrias amigdalentzat eta amigdolors-entzat. Show ausarta, erakargarria dute; “moloi moloia, fronterakoa”. Bloga prestatu eta zintzilikatu dute wordpressen. Baraiei eta beren lanari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sar zaitezte horretan eta ikus ‘gara’ atala. Are gehiago jakin nahiz izanez gero, joan ikuskizuna zuzenean ikustera eta asetu jakin-mina. Ez zara damutuko. Ordu bete atsegin eta entretenigarria pasako duzu.

Hipo eta Condrias bi doktore dira, hainbat materiatan adituak direnak eta hipokondria eta hipopotamoaren arteko desberdintasuna azalduko digutenak (ezberdintasunik baldin badago, behintzat).

Gizakion umoreaz, hasierako ekimenez eta noizbehinkako gainbeheraz solasean arituko dira. Edo ez.

Planteamendu xume eta errazetik, edo ez hainbeste, Markos eta Juamanolok bidai irrati bidezko bidai medikoa egitera gonbidatuko gaituzte, edo ez, bidai erabat proparoxitono (esdrujuloa). Hori, bai.

Hipokondriari aurre egiteko modurik onena adarretatik heltzea da eta… jipoitzea. Jarrera bortitz hori ¿doakoa al da? Horrela badirudi ere, ez da beti horrela, zenbaitetan aurpegiko begia beste balio izaten du (aurpegi bereko begia, noski, ez norberarena).

Beste aukera bat, bio-lentoa da. Labio-lentoa beste gauza bat izanik. Horrela, jarraian laurogeita hamahiru (83) gag-era artean. Gag-ak … eta arrosak.

Espektakulo bat, bi multitakuloa baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean