Ziklomotoreek IAT azterketa Ermuan pasatzeko izene ematea zabalik

17.05.12
Hiritarren Segurtasuna

Bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasa ahal izango dute datorren astean, nahi izanez gero behintzat. Itelink, S.A enpresak estazio mugikorra eta mekanikaria herrira ekarriko ditu datorren maiatzaren 23ko asteazkenean, enpresaren eta udalaren artean horrela adostu baitute. Estazio hori udalaren Izarra eraikinaren pabilioi batean jarriko da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero. Iazko urtean Ermua, Eibar eta Mallabiko hogeita hamar pertsonatik gora pasa zuten derrigorrezkoa den IATa Ermuan, estazio mugikorra aprobetxatuz.

Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitzordua hartzen duten guztiek. Hitzordua Udaltzaingoan hartu behar da, udaltzaingoaren bulegoetara bertara joanda, edo erosoago 943 17 90 10 telefonora deituz gero. Azterketak, egun horretako goizean zehar egingo dira, 9:15etatik 14:00etara bitarteko ordutegian.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira gehienetan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrez baliatzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.

Udal honek eskutitza prestatu du, horren guztiaren berri emanez eta herriko iragarki-oholetan jarri du. Horrez gain, hedabideei ere bidali zaie. Guk orriari lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko lasterbideaz baliaturik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko