Txu, txu!... Saihesbidearen trena badoa!
Ehunka pertsonek Udalbatzako lau talde politikoek –PSE, PP, Bildu eta Ezker Anitza-IU- eta gizarte eragile eta taldeek deitutako manifestazio deira atxikiko eta Bilbon izango dira. Manifestazioa Atxuritik abituko da eta Foru Aldundiaren jauregia izango du jomuga. Antolatzaileek ehunka pertsona biltze eta manifestatzea espero dute eta baikorrenak, mila inguru iritsi eta izan daitezkeenaren esperantza dute. Abiapuntu bulegoan gaurko eguerdiko hamabiak bitartean 660 ticket banatu dira, hiriburura joateko asmoa adierazi duten beste horrenbeste pertsonen artean.
Udalbatzak eta taldeak Ermuko saihesbidea egiteko beharra dagoela ozen aldarrikatu nahi dute. Ermuan oso hedatua dago “Bizkaian ahantzirik gaituztenaren ideia, lurraldeko azken herria eta Gipuzkoako mugan izateagatik eta hiriburutik 44 kilometrora egoteagatik”. Izan ere, pertsona ugari dira Ermua Bizkaia edo Gipuzkoa den ziurtasunez ez dakitenak edo gure herria mapan kokatzen asmatuko ez luketenak. Aurreko asteburuan, bertako egunkari batean irakurri baikenuen “Ermua maiatzaren 19an Bilbon manifestatuko zela, kostako herri honetako saihesbide proiektua bertan behera utzi izanaren kontra protestatzeko”.
Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak baimendu egin du saihesbidea aldarrikatzeko Ermuko Udalbatzak maiatzaren 19rako Bilbon deitutako manifestazioa. Bilboko Udaltzain agentek, bestalde, martxaren segurtasunaz arduratuko dira, manifestarien aurretik izango direlarik ibilbidean bidea zabalduz, segurtasuna ziurtatu eta zebra bideetan pasoa emateko Atxuritik On Diego Lopez de Haro kale nagusirainoko joan-etorria erraz eta arina izan dadin. Deialdia egin duen udalbatzak bestalde herriko talde eta zentro erregionaletako beste hogeita hamar ordezkari eramango ditu manifestazioarekin bat. Horiek peto horia jantziko dutelarik.
Manifestazioaren ibilbide zehatza erabaki da
Manifestaziora doazen ermuarrak eta, oro har, bat egin nahi duten bizkaitarrak, Eusko Trenek Atxurin duen geltokitik kale nagusian dagoen Foru Jauregiraino joango dira. Jarraituko den ibilbidea honako hau da: Atxuri, Santos Juanes plaza,Erribera kalea (Merkatuarena) Arenal plaza (Arriaga), Nafarroa kalea (zubia), plaza Biribila eta On Diego Lopez de Haro kale nagusia (25. zenbakia).
Trenak aldez aurretik iragarritako orduan abiatuko dira, lekuak bete eta gero. Abiapuntu bulegoan banatu diren ticketak zenbakituak daude eta ordutegiak adierazten dituzte, nahiz eta ez definitu lehenengo unitatean edo bigarrenean bidaiatuko duen pertsonak. Izan ere, bildutakoak hainbanatzeko asmoa dago, erosoago joateko asmoz. Eusko Trenbideak geltokira sartzeko pasabidea ireki egingo dituzte sarrera erraztu eta trenetara arinago igo ahal izateko.
Biharko martxarekin bat egiten dutela berretsi dute, otsailean deitutakoarekin bat egin zuten talde eta elkarteek, horien artean ondorengoak ditugularik: Ermuko Merkatari eta Ostalariak (EMOEk); UGT eta CCOO sindikatuak, Errotabarri eskubaloi taldea; Sallabente ikastetxeko Guraso Elkarteak; TVA Lemförder; Lobiano Gastronomi Elkartea; Mugartea Pintura taldea; San pelaio auzoko jai-batzordea; Zezenzaleen elkartea; URVE irratizaleak; Gaztela-Leoneko atletismo klubak; Ermua Kirol elkarteko eskupilota atala; Sutegi Antzerki taldea; Boloko elkartea; Txirrindularien taldea; Txindurri txistu eta dantza taldea; Sallabente auzoko jai-batzordea; Mikologiaren lagunak; eta Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leoneko, Extremadurako, Andaluziako; eta Galiziako zentroak, Izarraitz antzerki taldeak, Irulitxa fanfarreak, Atletismoko klubak, Bidari, Odol-emaileak, Bidari, Nagusien Zentroak, eta Mikologiaren Lagunak.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da