Bi eskualderi luzatutako manifestazio dei zabala
Ermuko saihesbidea ez da soilik Ermurako izango. Azpiegitura ez da soilik onuragarri izango Ermuarentzat eta ermuarrontzat. Herri mugalaria; bi eskualde, bi lurraldetako probintzia administratibo ezberdinen artean kokatutakoa. Saihesbidea egitea atzera ezina dela jotzen dugu. Zor historiko hori kitatzeko unea iritsi da. Azpiegiturak onura ekarriko digu ezbairik gabe, bai udalerriari bai eta bertan bizi garen guztioi. Eskualdea hezurmamituko du; ekonomia dinamizatuko: lehiakortasuna handituko, inbertsio eta industria erakargarriago, komunikazioak azkarrago eta arinago egingo, atzerapen eta denbora galerak murriztuko, eta ingurumenari dagokionez Ermua osasuntsuago ahalbidetuko, zarata eta kutsadura gutxiagokoa…
Ezbairik gabeko onura horiek ermuarrontzat izango dira, bai noski, baina ez bakarrik guretzat. Durangaldeko eskualde guztiak ere onurak jasoko baitu, azpiegituraz eta horren dohainez. Eta Durangaldean bizi direnek ezezik, lan, familia, kultura, jai edo aisialdian oinarri duten arrazoiez Ermua zehartzen duten bizkaitar guztiek baita ere. Esaterako eta hurbilekoenengandik hasita, oso harreman estua mantentzen dugun Mallabitarrekin, gurera etortzen baitira merkatu plazara, kiroldegira, bankuetxetara, euskaltegira edo Antzokiko ikuskizunetara, eta abarreko zerbitzuetara. Eta gauza bera, Zaldibartarrekin; Eibarren dauden Armagintza eskolara edo Irakaskuntza Bateratuen Zentrora joateko Ermua osorik zeharkatu behar baitute. Eta esan beharrik ez dago, herri horietatik Ibur-Erreka, Azitain, Urtia edo Goitondo industrialdeetara lanera etortzen diren langileekin. Ermuak harreman bizia du orain arte aipatutakoekin eta, baita ere, Berrizkoekin (Eitua industrialdea) Abadiñorekin (Hipermerkatua) Matiena edo Durangorekin (Gizarte-segurantza, Ogasuna, Iberdrola, Epaitegia, eta abar…). Bizilagunon joan-etorria oso handia da, bizia, egunerokoa, eta arrazoiak ugariak. Ikastetxeetako kiroletik hasi eta osasun zerbitzuetaraino.
Biharko manifestazioan lekua dago gu guztiontzat; aldarrikapena hain da neutroa objektibagarri beste
Saihesbidearen gakoa Ermura mugatzea errealitatea ez ezagutzea edo ikusi nahi ez izatea da. Saihesbidea proiektu estrategikoa da bi eskualderentzat eta horiek osatzen dituzten udalerrientzat, zeintzuek bakoitzaren lurraldeetako hiriburuetatik urrunen dauden. Saihesbidea egitea probintzien arteko komunikazioa hezurmamitzen lagunduko luke, Eibarkoarekin bat egin eta horri jarraipena emango liokeelako. Eibarkoa hiru faseetan eta hogei urteren buruan egin izan da. Komunikabide horrek Autonomi Erkidegokoari ere, mesede egingo lioke.
Horregatik guztiarengatik, biharko manifestazio deialdia zabala izateaz gain zabalik dago. Bi eskualde, eta probintzia biko lurraldeari, eta horietan txartatzen diren udalerrietako biztanle guztiei. Egunero saihesbidea ez izatearen ondorio latzak jasan eta pairatzen dituztenei. Deialdia irekia da, manifestazioa alderdi politiko zabalek deitu dutelako, horren aurka dagoen talderik izan gabe. Deialdi irekia dago, sentsibilitate, kolore eta kezka guztientzat. Laburbilduz, zabalik Bizkaiko ekialde honek etorkizun hobea izan dezala nahi dugun pertsona orori.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da